KULTURA-ERREPORTAJEAK
Behin kamerarekin erakutsi nahi dena zehaztuta, hori nola egin nahi den erabaki behar da. Horretarako, zineman gaur egun oso erabilgarriak diren bi kontzeptu daude: mugimendua eta ikuspuntua. Mugimenduak sormen-maila handia ematen dio filmari, mugimendu-eredu anitz erabil daitezkeelako. Ikuspuntuak, berriz, sormen-lana indartzen du. Izan ere, ekintza bera modu eta ikuspuntu ezberdinetatik erakustea aberasgarria da filmarentzat.
Mugimenduarekin batera, ikuspuntua oinarrizko ezaugarria da zinemagintzan. Ikuspuntuak, sormen lana indartzen du. Izan ere, ekintza bera modu eta ikuspuntu ezberdinetatik erakustea aberasgarria da filmarentzat.
Mozart haur prodijioa izan zen. Hiru urte zituela klabizenbaloa jotzen zuen, laurekin biolina eta bost urte eta erdirekin bere lehen abestia konposatu zuen. Jenio honen musikak, egun ere, harritzeko eta zirrara eragiteko ahalmena du. Mozart historiak eman duen musikaririk harrigarriena izan da.