KULTURA-ERREPORTAJEAK

 

Mike Oldfield, musikari berritzailea (II) Fri, 9 May 2008

Tubular Bellsek berehala famatu bihurtu zuen Mike Oldfield, eta hari esker izugarrizko dirutza irabazi zuen 20 urte besterik ez zuela, baina egoera hark nortasun-krisialdia eragin zion. Dena dela, hura ez zen nahikoa oztopo izan bere ibilbide luzean zehar hainbat eta hainbat disko kaleratzeko (bai motu proprio edota disko-etxeak hala aginduta) eta gaur egun oraindik ere lanean jarraitzeko.

Mikel Laboa, euskal musikaren erreferenteari agurra Fri, 5 Dec 2008

Mikel Laboa kantari eta musikagilea astelehen goizaldean hil zen, azken hilabeteak gaixorik eman ondoren. 74 urte zituen Laboak. Hilabete honetan bertan Gipuzkoako Urrezko Domina jasotzekoa zen kantaria euskal musikagintzari egin dion ekarpenagatik eta egindako ibilbide luze eta zabalagatik. Abenduaren 23an egitekoa zen ekitaldi hori. Orain, Aldundia, ekitaldi hori egitea erabaki duen arren, data berri baten bila dabil.

David Carradine, Kung Fu maisuaren misteriozko agurra Fri, 12 Jun 2009

Aktorea pasa den ekainaren 2an hilda topatu zuten Bangokeko bere hoteleko logelan, eta egunotan, oraindik orain bere heriotzaren zergatiak ez dira azaleratu. Nahiz eta antzerkian, zineman baita telebistan ere ibilbide luzea izan, Carradine batez ere arte martzialen inguruko filmeak egiteagatik egin da ezaguna, eta bereziki, Kwai Chang Caine, Kung Fu 70eko telesail klasikoan kalean bizi den gizonezkoaren papera egiteagatik.

Montgomery Clift, zinemako mitoa Fri, 9 Mar 2007

Montgomery Clift aktoreak ibilbide arrakastatsua baina laburra izan zuen, antzerkian lehenengo eta gero zineman aritu zen. Oskarretarako hainbat izendapen lortu zituen baina ez zuen bat bera ere irabazi. Zuzendari onenekin egin zuen lan eta lur jotako pertsonaiak, bizitza oinazetsuak zituztenak, antzeztu zituen gehienbat. Auto-istripu larri batek, ordea, eten egin zuen bere ibilbide azkarra. Ordutik aurrera, pelikula onak egin zituen arren, depresioak jota alkoholean eta drogetan bilatu zuen babesa.

Montxo Armendariz, zinemagile sozial bat Wed, 13 May 2009

Dokumentaletan eman zituen bere lehen pausuak eta nazioarteko ospea eman dioten filmak egiten bukatu du. Bere lan gehienak gai sozialen ingurukoak dira eta, horrek, zuzendariaren zinema ohiko fikziozko filmetatik urrundu du. Gainera, emaitza interesgarria eta testigantza sozial bezala baliagarria da. Lan egiteko modu horri esker, Oskarretarako izendapena lortzeaz gain, bi Goya sari eta Donostiako Zinemaldiko bi golardo irabazi ditu. Gainera, bere ibilbidean kulturaren eta sormenaren alde egindakoagatik Eusko Ikaskuntzak Manuel Lekuona saria eman zion joan den apirilean.