KULTURA-ERREPORTAJEAK

 

Michael Jackson, oraindik ere Poparen Errege Fri, 25 Jun 2010

2009ko ekainaren 25ean Michael Jacksonen heriotzaren albistearekin esnatu zen mundua. Poparen Erregea Los Angelesko Carolwood Drive kaleko 100. zenbakian zeukan etxebizitzan aurkitu zuten hilda eta dolua eta samina berehala zabaldu ziren Kaliforniatik mundu zabalera.

Michael Jackson, poparen erregearen bizitza harrigarria (I) Fri, 26 Jun 2009

Hiru hamarkada baino gehiago izan da Michael Jacksonek oholtza gainean. Bere ibilbidean, abeslari, konposatzaile eta dantzari estatubatuarrak arrakasta handiak lortu ditu eta bere kantu asko pop musikako klasikoak bihurtu dira. Hala ere, beste artista handi batzuk bezala bere bizitza profesionala eta pertsonala eskandaluz eta nabarmenkeriaz josiak egon dira. Guztira, 19 diskok bermatzen dute musikari honen ibilbidea. Gainera, urte batzuetan agertokietatik aldenduta izan ondoren, duela hilabete batzuk, uda honetan Londresen arituko zela adierazi zuen, baina artistak britainiar hirian abestuko zuen azken aldia izango dela jakinarazi zuen. Azkenean, tamalez, ezin izan du esandakoa bete. Atzo, 50 urte zituela, Los Angelesen hil zen "Poparen erregea".

Michael Jackson, poparen erregearen bizitza harrigarria (II) Mon, 29 Jun 2009

Bere ibilbide artistikoan, Michael Jacksonen bilakaera etengabekoa izan da eta garai bakoitzera egokitzen jakin du. Hasieratik, abeslariak jenio musikal bat dela erakutsi du. Jackson, zalantzarik gabe, polemikaz inguratutako pertsonaia da, jarraitzaile eta aurkako asko dituena, eta askotan berak sortutako mitoez inguratuta izan da. Hala ere, bere zorroztasun artistikoa eta mundu osoan izan duen arrakasta ukaezinak dira. Horren ondorioz, gainera, milioika disko saldu ditu. Neurri batean, bere prestigioa bere promozio kanpainen, bideoklipen eta kontzertuen ikusgarritasunagatik lortu du. Ekitaldi horietan artistak abeslari eta dantzari bezala dituen trebetasunak agerian uzten ditu.

Mickey Mousek 80 urte bete ditu Mon, 1 Dec 2008

Bere nortasun agiriak joan den azaroaren 18an 80 urte bete zituela baieztatzen duen arren, Mickey Mouse zahartzen ez dela dirudi. Pertsonaia honek bere bizitza osoa gaztetxoenei barrea eragiten eman du. Horretarako, denboraren poderioz, oso irtirina den marrazki honek belarrietan, sudurrean eta begietan aldaketak egin ditu.

Mike Oldfield, musikari berritzailea (I) Fri, 25 Apr 2008

Michael Gordon Oldfield hasiera-hasieratik musikari berezia izan da. Gehiegikeriaz betetako bere bizitza ezagutzea bezain zaila da bere lana ulertzea. Musika modernoak eman duen pertsonaia xelebreenetako izan da eta da, eta, hala ere, bere ibilaldi luzearekin aurrera jarraitzen du, debuta egin zuenetik hogeita hamar urte baino gehiago igaro diren arren.