KULTURA-ERREPORTAJEAK

 

Mel Ferrer, aktorea, zuzendaria eta Audrey Hepburnen lehen senarra Fri, 18 Jul 2008

Mel Ferrer aktore eta zinemagilea, Audrey Hepburn zinemako ikonoaren senarra, joan den ekainean hil zen, 90 urte zituen. Guerra y Paz filma egin zuten elkarrekin eta Mansiones Verdes pelikulan emaztea zuzendu zuen.

Meryl Streep zinemako legendak 60 urte bete ditu Mon, 29 Jun 2009

Oscar saietarako eta Urrezko Globoetarako inork baino hautagaitza gehiago dauzkan Meryl Streep aktoreak 60 urte bete zituen iragan astelehenean. Dagoeneko, zinemagintzako legenda bilakatu da, garai batean, Katharine Hepburn, Bette Davis eta Ingrid Bergman bezala.

Nire izena Suzanne Vega da Fri, 13 Mar 2009

Zuhurra, goxoa eta lagunartekoa, horrelakoa da Suzanne Vega. 1985an musikaren industrian azaldu zenetik ez du ibilbide oso deigarria izan. Hala ere, bi hamarkada baino gehiagotan lanbide horretan mantentzea lortu du. Jendearen esker ona haur batek etxean bizi duen indarkeria egoerari buruz hitz egiten duen abesti batekin hasi zen. Artistak bere antzinako New Yorkeko auzoan, Harlemen, zuen bizilagun baten istorioan izan zuen inspirazioa. "Luka", arrakasta horren izena, abeslari eta konposatzaile estatubatuar honen abestirik ezagunena da, entzuleak iraganera eramaten dituen doinua. 80ko hamarkadatik 90ekora aldaketa bizi zuen edonork gogoratzen du melodia hori. Lehen singlea argitaratu zuenetik 22 urte pasa dira eta denbora honetan estudioko zazpi album eta bi arrakasta bilduma kaleratu ditu.

Michael Curtiz, gidoirik gabe 'Casablanca' zuzendu zuen gizona Fri, 5 Mar 2010

Michael Curtiz, zuzendari hungariarra gizon polifazetiko eta xelebrea izan zen. Gauza berritzaileen zaletu amorratua zen, eta bere lana izugarri miresten zuen. Zirkoko artista gisa lanean aritu eta erdipurdiko aktorea izan bazen ere, 150 izenburu baino gehiagotan utzi du bere arrastoa Curtizek. Hala ere, eta nahiz eta hamaika film arrakastatsu eta ospetsu burutu, bere izena film esanguratsu baten azpian ezkutatu egon da beti, Casablanca pelikulan, hain zuzen ere.

Michael Haneke, estilo ilun eta asaldatzaile bat Fri, 29 May 2009

Askotan, bere pelikulak gizarte modernoaren erradiografia bat dira, eta eztabaida eragiten dute. Hala ere, Michael Hanekek bere estiloari eutsi dio eta bere bereizgarritasuna den iluntasuna bere lanetan mantendu du, bai telebistarako eta baita zinemarako edo antzerkirako egin dituenetan ere. Der Weisse band zuzendu duen azken lana da eta horri esker Canneseko azken zinemaldian garaile izan da. Zinta bere ibilbideko behin betiko arazketa eta kontzientzia sozialari belarrondokoa da.