KULTURA-ERREPORTAJEAK

 

Maureen O'Hara, edertasun eta talentu handiko aktorea Fri, 16 Apr 2010
Irlandako antzezleak 50 film baino gehiago egin ditu, tartean, Rio Grande, The Hunchback of Notre Dame, How Green Was My Valley eta The Quiet Man. Ilegorriak John Wayne izan zuen bikotekide hainbat pelikulatan, eta horrek ospe handia eman zion Hollywooden.
Maurice Ravel, Boleroa konposatu zuen musikari lapurtarra (I) Thu, 10 Feb 2005

Maurice Ravel XX. mendeko orkestratzaile handienetakoa izan zen. Ez zitzaion gustatzen inongo musika-joeratan kokatzea, inpresionismo zein klasikotasunaren kutsua atzeman daiteke bere lanetan, baina gehiago gustatzen zitzaizkion egitura musikal abstraktuak, musikari modernoa zen. Bere lanik ezagunena erritmoan oinarritutako Boleroa lana izan zen.

Maurice Ravel, Boleroa konposatu zuen musikari lapurtarra (II) Thu, 17 Feb 2005

Erritmoan oinarritutako lan hori izan zen Maurice Ravelen lanik ezagunena. Dafnis eta Cloe baleta edo Haurra eta aztikeriak opera dira bere lanetako beste batzuk. Musika genero guztiak landu zituen, baina bere espresiobide nagusia musika instrumentalean zuen.

MC5, Detroiteko doinu hutsak Fri, 4 Apr 2008

Rock gogorra, distortsionatutako musika eta ezarritakoaren kontrako jarrera asaldatzailea dira Detroiteko doinuen ezaugarrietako batzuk. Erritmo horien adierazlerik onenetakoak Stooges eta MC5 dira. Euren eragina oso handia da, batez ere hurrengo urteetan sortu ziren punk, pop, hard rock eta garajeko soinu zikinenetan.

Mende erdia Asterix eta Obelixekin Fri, 6 Nov 2009

Komikiaren historian izan diren gerlari galiar ezagunenak 50 urte bete dituzte. Euren lehendabiziko agerpena 1959ko urriaren 29an izan zen Pilote aldizkarian, komiki estatubatuarraren inbasioari aurre egiteko asmoz. Gaur egun horien abenturak bizirik egoten jarraitzen dute eta urrezko ezteiak ospatzeko, ekitaldi askoren artean, bat azpimarratzekoa, Parisen dagoen Cluny museoko erakusketa.