KULTURA-ERREPORTAJEAK

 

Chick Corea omendu du disko berrian Manhattan Transfer taldeak Fri, 23 Oct 2009

Hiru urteko isilunearen ostean, The Chick Corea Songbook kaleratu du irailaren 29an Manhattan Transferrek. New Yorkeko laukoteak ia berrogei urte daramatza oholtza gainean eta hori behar bezala ospatu beharra zegoen. Jazza entzule zabal bati hurreratu dion taldeak, hamar Grammy sariko bilduma du. Azaroaren 14ra arte Europan barrena ibiliko dira euren azken estudioko lana aurkezten.

Marc Bolan: T.Rex taldeko sortzaile bitxia (I) Fri, 25 Aug 2006

Musika munduan bakarkako lanean hasi ondoren, Marc Bolanek Tyrannosaurus Rex folk-taldea sortu zuen 1967an, Steve Peregrin Tookekin. Hiru disko kaleratu zituzten elkarrekin, Tookek taldea utzi eta haren ordez Mickey Finn sartu aurretik. 1970ean, T.Rex izena hartu zuen taldeak.

Marc Bolan: T.Rex taldeko sortzaile bitxia (II) Fri, 1 Sep 2006

Urteek aurrera egin ahala, gero eta bitxiago bihurtu zen Bolan. Modu deigarrian janzten zen, lehoinabarreko trajeekin, plataformadun botekin eta makillaje ugarirekin. Horrela, "T-Rextasy" delako mugimendua sortu zuen. 1977an, 30 urte besterik ez zuela hil zen Marc Bolan, auto-istripu baten ondorioz. Rockaren martiri egin zen.

Marco Ferreri, zinemagile sailkaezina Fri, 16 Nov 2007

40 urteko ibilbide luzean hogeita hamar bat film zuzendu zituen Ferrerik, zinema sarkastiko eta garratzenaren adibide bikainak hainbat. Kritikak batez ere bi hartu zituen aintzat: Dillinger รจ morto (Dillinger ha muerto) eta La grande abbuffata (La gran comilona). Ferreriren zinema, originala eta umore beltzez zipriztindua, paradoxaz eta sexuari, gizakiaren alienazioari eta heriotzari buruzko gogoetaz josita dago. Bikote gogoangarriak utzi zizkiguten bere zenbait pelikulek: Catherine Deneuve eta Marcello Mastroianni La Cagnan eta Sergio Castellito eta Francesca Dellera La Carnen, besteak beste.

Margaret Dumont, Grouchoren lagun mina Fri, 23 Jul 2010

Margaret Dumont artista estatubatuarra aktore komikoa eta abeslaria izan zen. Batez ere, Marx anaien hainbat filmetan parte hartzeagatik egin zen ezaguna. Aipatu filmetan Dumont liluratuta zegoen Grouchorekin eta emakume aberats eta inozoaren rola betetzen zuen. Paper hori dela eta askok Marx anaien bosgarren anaiatzat hartu dute.