KULTURA-ERREPORTAJEAK

 

Mad Sin, psychobillyaren militanteak Fri, 7 Mar 2008

Psychobilly deritzon musika estiloa ez da oso ezaguna oraindik ere. Estilo hori jorratu zuen lehen talde modura The Meteors, 80ko hamarkadan eratu zen talde ingelesa, bataiatu zuten. Musika ezberdin ugari nahasten ditu, batez ere 50eko hamarkadako rockabillya eta 70eko punk rocka. Hasierako taldeek garage ukituak zituzten (Meteors, Sharks, Batmobile), baina 90eko hamarkadako taldeek musika gogorragoa egiteari ekin zioten; batzuek hardcore, country edota pop doinuekin nahastu zuten rockabillya (Demented Are Go, Nekromantix, Mad Sin, Tiger Army). Azken finean, rockabilly psikotiko eta basatia da, erabat ero eta frenetiko bilakatzen dena.

Madeleine Carroll, Hitchcocken dametako bat Fri, 14 Jan 2011
30eko hamarkadako emakume ederrenetako bat, Madeleine Carroll, Alfred Hitchcock zuzendari bikainak aurkitu zuen, eta zuzendariaren ilehorien zerrendan lehendabiziko postua beteko zuen honek. Aktore ezagun honek Young Woodley, Atlantic, The School for Scandal eta I Was a Spy bezalako perlak utzi zizkigun. Ezagutu dezagun, bada, zinemaren munduan izan zen emakume ederrenetako baten bizitza.
Mae West, Ameriketako Estatu Batuetako zentsuraren eta puritanismoaren aurka Fri, 19 Oct 2007

Ausarta eta arras lotsagabea zen Mae West. Nabarmendu nahian, modu goxo eta probokatzailean erakusten zituen bere biribiltasun bihurriak. 30eko hamarkadako Ameriketako Estatu Batuetan aktore eta antzerkigile izan zen Mae West, iaioa zinez adiera bikoitzeko esapideetan. Garai hartako gizonezkoen desira objektu izaki, prentsak gogor eraso zion. Komunikabideen jarrera oldarkor horri zenbait kideren bekaizkeria, zentsura zinematografikoa eta liga puritanoen erasoak gehitu zitzaizkien. Horrek guztiak 1938an zinema albo batera uztera bultzatu zuen. Aurrerantzean, lau film soilik egingo zituen: 1940an, 1943an, 1970ean eta 1978an.

Manfred Mann: jazz ukituko R&Betik pop sofistikaturako jauzia (I) Fri, 1 Jun 2007

Manfred Mann pianistak, Mike Hugg bateriak, Mike Vickers gitarristak, Dave Richmond baxu-jotzaileak eta Paul Jones kantariak osatu zuten taldearen lehen formazioa. Euren diskoetan nagusi ziren jazz eta R&B doinuak singleetan landutako pop gogoraerrazarekin konbinatzen zituzten. "Do Wah Diddy Diddy" eta "Pretty Flamingo" singleekin sekulako arrakasta lortu zuten, zerrendetako lehen postuan jarri baitziren.

Manfred Mann: jazz ukituko R&Betik pop sofistikaturako jauzia (II) Fri, 8 Jun 2007

1966an, Paul Jones abeslariak taldea utzi zuen eta, haren ordez, Mike D'Abo sartu zuten. Diskoetxez ere aldatu ziren eta, ondoren, euren musikak pop erritmoetarantz jo zuen. "Mighty Quinn" kantari esker, lehen postuan izan ziren hirugarrenez Britainia Handiko zerrendetan. Taldeak izan zuen soinu aldaketa ez zitzaion gehiegi gustatu Manfred Mann pianistari eta, hori dela eta, banda desegitea proposatu zuen. 1969. urtean banandu ziren.