KULTURA-ERREPORTAJEAK
Erdi Aroa Fedearen aroa da. Garai horretan, erlijioa ezinbesteko osagaia zen arte eta kulturaren adierazpen guztietan. Gainera, berezko sormen erlijiosoari sekularren lana gehitu behar zaio; izan ere, horiek idatzi, margotu eta otoitz-eran musika sortu zuten. Beldurrez eta sinismenez betetako mundua izan zen, eta Pizkundean gizakiaren existentziaz berataz hausnarketa egingo zuen espiritua sortu zen orduan.
Soul musika gospel koruetan jaio eta aro bateko soinua izatera iritsi den musika da. Bizitzeko era bat erakusten du, beltzen identitatea zein haien kultura, eta XX. mendeko herri kulturaren zati garrantzitsua da. Ray Charles, Sam Cooke, Aretha Franklin eta James Brown soulak utzi dituen zenbait adierazgarri dira, beste askoren artean.
Zuzendari hungariarrak hainbat pelikula filmatu zituen Espainiako Estatuan eta, guztien artean, Marcelino pan y vino da ezagunena. Gainera, Italian eta Ingalaterran ere errodatu zuen Vajdak eta, aipatutako pelikulaz gain, The Golden Madonna, El cebo eta Una chica casi formal dira gogoratuenak.
Pantailaren bestaldetik erakusten zuen dotoreziari esker, Lauren Bacall joan den mendeko erdialdeko zinema beltzean aktore emakumezko garrantzitsuena izan zen. Bere edertasunak, ahots baxuak eta ikusleak txundituta uzten zituen begi ederrek ¿"begirada" ezizena ere jarri zioten- garaiko emakumeen eredu egin zuten. To have and have not filmean zioen "Behar banauzu, txistu egin" esaldia, zinemaren historiako aipu ahaztezinetako bat izatera pasa da.
Lawrence Olivier aktore eta zuzendari britainiarraren jaiotzaren mendeurrena bete da, maiatzaren 21an ehun urte egingo zituen. Ia zazpi hamarkadetako ibilbidean inork baino hobeto interpretatu zituen William Shakespeareren lanetako pertsonaiak. Alfred Hitchcock zuzendariaren Rebecca filmean egin zuen lana aipagarria da, baina ez dira ahaztu behar ere antzerkian egin zituen antzezpenak.