KULTURA-ERREPORTAJEAK

 

Musika klasizista Thu, 11 Nov 2004

Musika klasizista 1750. ean, J.S Bach hil zen urtean, sortu zen. Hala ere, erabateko klasizismoa Vienako Lehen Eskolaren sorrerarekin (1760) erlazionatua dago. XIX. mendearen hasieran, berriz, espiritu erromantikoaren sorrerak garai klasizistari amaiera eman zion.

Musika Egipto Zaharrean (I) Thu, 30 Sep 2004

Antzinatean, egiptoarrek eguneroko hainbat ekintzatan erabiltzen zuten musika, eta, batez ere, tenpluetan eta bertako zeremonietan garatu zuten.

Musika Egipto Zaharrean (II) Fri, 8 Oct 2004

Egipto Zaharrean, zeinu hieroglifiko berak adierazten zituen musika, alaitasuna eta ongizatea. Horren haritik, 2.600 urte duten hainbat papiro egiptoarretan, gaixotasunak sendatzeko baliagarriak diren abesti eta interpretazio musikalez hitz egiten da.

Musika aro Barrokoan Thu, 28 Oct 2004

Katolikoak eta protestanteak banatu ondoren sortutako krisi espiritualak eta hainbat faktorek eragindako egoera ekonomiko txarrak aro honetako gizarte-egoera okertu zuten, eta musikan ere aldaketa garrantzitsuak izan ziren. Musikari handiak sortu ziren eta, errealitate gogorrari aurre egiteko, konposizioei kutsu dramatiko, goratu eta emozionala eman zieten.

Musika Grezia Zaharrean Thu, 14 Oct 2004

Musika hitza musike (musa) hitz grekotik dator. Izan ere, musikak, gaur egun musikatzat duguna, Grezian du jatorria. Mitologia grekoan bederatzi musa zeuden, eta joko grekoetan zientziak eta arteak babestea zuten helburu. Honela, Euterpe musikaren musa zen, Urania astronomiarena eta Caliope poesia epikoarena.