KULTURA-ERREPORTAJEAK
1993an sortua, metal alternatiboak azken urteotan emandako banda handienetakoa da Korn. Deftonesekin batera, grunge, funk edota punk estiloak uztartzen dituen nu metal azpigeneroaren sortzailetzat jotzen dute askok. 17 urteko ibilbidean, Kaliforniako taldea musika genero horretako talde adierazgarrienetakoa bilakatu da. Estudioko 8 disko kaleratu eta 30 milioi kopiatik gora saldu dituzte. Aurki, aurtengo udan, bederatzigarrena (KoЯn III) merkaturatzea aurreikusi dute eta, ziur asko, oraingoan ere sekulako harrera jasoko dute kritika zein zaleengandik.
1999an, Follow the Leader kaleratu zutenetik urte bakarra igaro zela, Kaliforniako taldearen laugarren diskoa heldu zen merkatura: Issues. Disko honek inflexio-puntua ekarri zuen Kornen estiloan. Boskoteak soinu ilunagoen aldeko apustua egin zuen, ordura arte bandaren ezaugarri bereizgarrienak ziren rap eraginak alde batera utzita. Aldaketa primeran joan zen. Platinozko lau disko lortzeaz gain, oraindik ere Issues taldearen lan handienen artean kokatzen dute askok. "Falling away from me" eta, bereziki, "Somebody Someone", abesti arrakastatsuenen eskutik, Issuesek ez zuen eragozpen handirik izan Billboard zerrendako lehen posturaino igotzeko.
Zinema eta telebista izan dira, batez ere, zientzia fikziozko generoaren babesleak. Batetik, ipuin eta nobela ugari moldatu dira, eta bestetik pantaila handirako eta telebistarako apropos egindako lan ugari burutu dira.
Gidoi on batek erabat baldintzatzen du filmaren kalitatea. Askotan esaten da zinemaren munduan gidoi on batek ez duela film on bat bermatzen, baina gidoia ona ez bada ez dagoela inola ere film onik egiterik. Eta halaxe da, izan ere gidoia pelikularen eskeletoa da.
Gidoi on bat idaztera iristeko pausu ugari jarraitu behar dira: testua poliki-poliki garatzen joaten da. Baina oinarrian beharrezkoa da ideia bat izatea, ideiarik gabe ez baitako zer kontatu.