KULTURA-ERREPORTAJEAK
Ingalaterrrako aktoreak egundoko arrakasta lortu zuen 60ko hamarkadaren erdialdean, historiako musikalik ospetsuenetako bi (Mary Poppins eta The Sound of Music) egin ostean. Geroztik mota guztietako pertsonaiak gorpuztu ditzakeela erakutsi du -adibidez, Alfred Hitchcocken Torn Curtain pelikulan-.
Iaz gidoilarien grebak Urrezko Globoetako alfonbra gorria izarren glamourrik gabe utzi zuen. Horren ordez, prentsaurreko hotz bat eman zuten lehiaketaren arduradunek. Aurten, berriz, Hollywoodeko Atzerriko Prentsa Elkarteak banatzen dituen sari hauen 66. edizioa bere ohiko egoitzan izan da, Los Angeleseko Beverly Milton hotelean. Oraingoan, Kate Winslet izan da, dudarik gabe, irabazle nagusia.
Zalantzarik gabe, Kate Winsleten ibilbidean mugarria ezarri zuen pelikula bat dago. Antzezle ingelesak aktorea izatearen eta Hollywoodeko izarra izatearen muga zeharkatu zuen Titanic itsasontzian. Horrez gain, Oscar sarietarako bost izendapen lortu dituen aktore gazteena izatea lortu zuen. Orain, The Reader bere azken proiektuari esker, Winsletek estatuatxoa eskura du berriz ere. Hori bai, bere alboan, aktore garrantzitsuek jaso dute izendapena Emakumezko Aktore Onenaren kategorian. Beste hautagaiak Meryl Streep, Angelina Jolie eta Anne Hathaway gaztea dira.