KULTURA-ERREPORTAJEAK
Rolling Stones taldearen ondoren, Jethro Tull oraindik jardunean dagoen musika talderik zaharrena da. Rock progresiboa jotzen duen talde britainiar honek 1968an hasi zuen bere ibilbidea eta, nahiz eta arrakastarik handiena 70eko hamarkadan lortu zuen, etengabe aritu da gaur egun arte.
Rock musikaren historian gitarristarik handienatzat dute askok Hendrix. Tradizioa eta abangoardia lotzen jakin zuen, gitarra elektrikoaren soinu-errekurtsoak muturreraino eraman zituen, eta inprobisazioa eta muturreko esperimentazioa nagusi ziren estiloa garatu zuen.
Jimiren une gorenak bere gainbehera pertsonalarekin bat egin zuen. Haren heriotzatik 35 urtera, gitarristaren eraginak bere horretan jarraitzen du. Izan ere, ibilbide artistiko laburrean ondare amaigabe eta berritzailea utzi zuen; gitarra elektrikoa gustuko dutenentzat, erreferentzia puntu ezinbestekoa jarri zuen.
Aste honetan Joan Baez protesta abestien erregina sakonago ezagutuko dugu. 70 urte betetzear dagoen arren, oraindik ere abesten jarraitzen du eta bere ahotsaz gozatzeko aukera eskaintzen du Baezek. Bere kantuen letren dramatizazioa indartzeko gai den ahots indartsua dauka, goi-erregistroarekin, ia-ia sopranoena bezalakoa. Musika tradizionala, folka, countrya eta pop-rocka biltzen dituen errepertorioa duen abeslari hau 60ko hamarkadan Vietnameko Gerraren testuinguruan sortutako protesta abestiaren ordezkari nagusia da.
Hirurogeita hamarreko eta laurogeiko hamarkadetako rock musikaren irudia da Joan Jett, eta aste honetan 52 urte bete berri ditu. "I love Rock 'n' Roll", "Crimson and Clover" edo "Light of Day" bezalako kantu ezagunengatik egin zen famatu. 15 urterekin The Runaways sortu zuen, "Cherry Bomb" bezalako kantuekin hirurogeita hamarreko hamarkadan arrakasta lortu zuen musika taldea. Oraingoan, The Runaways filmari esker Joan Jettek berriz ere urte haiek bizitzeko aukera izan du, Kristen Stewart, filmeko protagonistak, taldearen bizitza pantaila handira eraman baitu.