KULTURA-ERREPORTAJEAK

 

Al Green, musika beltzaren izar handia eta elizako artzaina Fri, 9 Jul 2010

Al Green 70eko hamarkadaren hasieran egin zen ospetsu, eta bere diskoek egundoko arrakasta lortu zuten Ameriketako Estatu Batuetako zerrendetan. Garai hartan hainbat abesti ezagun -"Let's Stay Together" eta "I'm Still in Love With You", kasu- kaleratu zituen; horietan guztietan, bere ahots berezia erakusten zuen.

Al Pacino, erronken maitale sutsua (I) Thu, 30 Jul 2009

Alfredo James Pacino, Al Pacino bezala ezagunagoa eta zinemako egungo aktorerik entzutetsuenetakoa, 1940ko apirilaren 25ean jaio zen New Yorken. Jatorriz italiarra den familia xume bateko aktore honek txikitatik argi izan zuen zein zen bere benetako bokazioa. Hala ere, asko izan ziren Al Pacinok ospea ezagutu aurretik eduki zituen lanbideak: areto-zaintzailea, mandatuen egilea... eta beste hainbat. Lan egitearekin batera, Actor´s Studio Akademian antzezpen ikasketak burutu zituen eta aldi berean, antzerki munduan ere bere lehen agerraldiak egin zituen.

Alan Ladd, pantaila handiko igerilaria Fri, 25 Aug 2006

Warner etxean hasi zuen bere ibilbidea Laddek eta arrakasta handia lortu zuen AEBetako ikusleen artean. Hala ere, ospe horrek behera egin zuenean, depresioak jota ibili zen. This gun for hire, Smith el silencioso eta Raices profundas dira bere film esanguratsuenak.

Alan Parsons (Project), musika kontzeptuala alde guztietatik Fri, 29 Aug 2008

Alan Parsonsen historia soinuz beteta dago, bai ingeniari gisa egindako lanarengatik, baita sortzaile gisa egindakoarengatik ere. Londresen jaio zen 1949ko abenduaren 20an, eta txiki-txikitatik musikarako joera azaldu zuen. Haren alderdi teknikoa zuen aukera gustukoena, eta bide horretatik EMI disko-etxean soinu-ingeniari moduan nabarmendu zen. 20 urte besterik ez zuela Abbey Road estudioei itxura eta sona eman zien soinu-ingeniarien taldeko parte izan zen.

Alaska, 80ko hamarkadatik ikurra (I) Fri, 13 Feb 2009

Alaska beti izango da 80ko hamarkadako Madrilgo Mugidako pertsonaia ospetsuetako bat. Hala ere, garai berrietara egokitzen jakin duen artista da, bere estiloa eta esentzia mantendu dituen arren. Talde desberdinetako partaide izan eta alor artistiko desberdinetan aritu ondoren, Alaska ikono bat bihurtu da. Orain, Nacho Canutekin osatzen duen bikotearekin, Fangoriarekin, datorren otsailaren 24an plazaratuko duten lan berria aurkezten du, Absolutamente. Taldearen bederatzigarrena da eta, partaideek adierazi dutenez, "diren eta bere baitan hartzen duten guztiaren baieztapen bat da".