KULTURA-ERREPORTAJEAK

 

Francois Truffaut, zinema egiteko jaio zen gizona Fri, 15 Oct 2010

Munduko kultura zinematografikoaren irudia, Francois Truffaut zinemagile frantziarra duela 25 urte baino gehiago zendu zen, eta zinema mota anitzeko zuzendari, aktore eta gidoigile askoren erreferente izan denak, gaur egun, oraindik ere, onenen artean egoten jarraitzen du. Honen maisulanetako bat Jules et Jim izan zen, Francois Truffauten zinema ibilbideko klasiko goiztiarra. Gainera, atzerriko film onenaren Oscar saria irabazi zuen La nuit américaine lanagatik.

Frank Capra, bere pelikuletan mezu etiko eta moralak jaurtitzen zituen gizona Fri, 3 Sep 2010

Fran Capra komedia amerikarraren goreneko ordezkaria dela diote askok. Nahiz eta askok bere lana kritikatu, Caprak zazpigarren artean mezu ideologikoen inguruan jaurtitako iritziak ezin dute bere pelikulen kalitatea zalantzan jarri, ezta zuzendariak zinemari egin dion ekarpena ilundu, izan ere, gerrartea aldiko zinemagile handia izan da.

Frank Zappa & The Mothers of Invention (I) Fri, 13 Apr 2007

Oso gaztetatik musika mota ugari entzuten zituen Zappak, musika klasikoa, rocka, doo wopa, popa eta R&Ba, esaterako. Bateria jotzen hasi zen, eta 18 urte zituela, gitarra jotzera pasatu zen. 1966an, The Mothers of Invention talde handia sortu zuen. Banda horrekin konposatutako musikaren bidez, drogen mundua, hippie mugimendua eta AEBetako sistema kritikatu zituen. Taldearen lehen formazioa 1969an desegin zen.

Frank Zappa & The Mothers of Invention (II) Fri, 20 Apr 2007

1970erako, M.O.I. berriak eratu zituen Zappak, eta Chunga's Revenge editatu zuen. Taldeak aldaketa asko izan zituen bere kideen artean, eta disko ugari argitaratu zituzten. Zapparen obra osatuenetakoa Joe's Garage hiru diskoko opera-rocka izan zen. Geroago, musika digitalarekin eta synclavierrarekin esperimentatu zuen. Musikari berritzailea 1993an hil zen, prostatako minbizi baten ondorioz.

Franz Ferdinand, izpiritu abangoardista duen banda Fri, 27 Mar 2009

Eragin abangoardista errusiarrak dituzten eskoziarrak, nahasketa horrek Franz Ferdinandek, merkatuan hiru disko bakarrik izanda, nazioarteko arrakasta izatea eragin du. Joan den urtarrilaren 26an bandak Tonight: Franz Ferdinand argitaratu zuen eta datorren ostegunean Bilbora iritsiko da bere jarraitzaileei egindako azken sorkuntzak eskaintzeko. Aurrera begira, Franz Ferdinandek etorkizun oparoa izan dezake musikan, industria diskografikoan bere bidea egingo duen talde bat.