KULTURA-ERREPORTAJEAK
Charlieren nesketako bat izateak ospetsu bihurtu zuen eta ordutik aingeru-hirukotearen jarraitzaileek beti izan dute gogoan. Ondoren, bere ibilbidea pantaila txikian handian baino arrakastatsuagoa izan zen. Hala ere, Farrah Fawcettek Emmy sarietarako 3 hautagaitza izan zituen eta urrezko Globoetarako sei aldiz izendatu zuten, baina ez zuen golardorik lortu. Hiru hamarkadetako ibilbidearen ostean eta 62 urte zituela, aktorea joan den ekainaren 25ean hil zen duela hiru urtetik zuen minbiziaren ondorioz.
Federico Fellini gidoigile eta zinema-zuzendaria neorrealismo italiarraren ordezkarietako bat da. Fantasia eta errealitate subjektiboa ere nahastuko ditu bere pelikuletan eta, horrek, surrealismora hurbilduko du. Bere lanen artean La strada, Noches de Cabiria, La Dolce Vita eta Ocho y medio aipatu daitezke, besteak beste.
1994an Kurt Cobainen heriotzak mundua astindu zuenean, grunge mugimendua maila gorenera eraman zuen Nirvana taldearen soinu berezia harekin hil behar zela zirudien. Halere, Dave Grohl, Seattleko talde mitikoaren bateria-jotzailea, horri aurre egiteko prest zegoen. Bateriako makilak alde batera utzi eta gitarrari eutsi ondoren, talde berri bat sortu zuen: Foo Fighters. Nirvanak baino soinu leunago bat eginda, Grohl buru duen laukoteak estudioko 6 disko kaleratu ditu eta industria eta publikoaren harrera paregabea izan du beti, agertoki gainean eman dituen 15 urteetan. 2011n, Foo Fightersek zazpigarren lana merkaturatuko du eta, dagoeneko, ikusmin handia piztu du, Nirvana zenaren hiru kidek hartuko baitute parte disko horretan: Dave Grohlek, Krist Novoselicek (baxua) eta Butch Vigek (produktorea).
Gidoilaria, ekoizlea eta zinema zuzendaria, Fran Ford Coppola XX. mendeko zuzendaririk onenetarikotzat hartu dute. Zinemagintzaren mundutik egin duen ibilbideak gorabehera ugari izan ditu. Inoiz ez du arriskatzeko beldurrik izan proiekturen bat aurrera ateratzeko, horrek batzutan ondorio latzak izan ditu.
Francis Ford Coppola industria zinematografikoan aritu izan da bere bizitza osoan zehar, eta ez da alferrikako lana izan; 25 pelikula zuzendu, 17 ekoitzi, 4 gidoi idatzi eta 4 film labur estreinatu baititu. Bere lan guztiek ez dute arrakasta lortu, baina batzuk Aita jauna kasu, generoko maisulanak bihurtu dira, Coppolari garai guztietako zuzendari onenetarikoaren titulua emanez.