KULTURA-ERREPORTAJEAK

 

Eddie Fisher, 50eko hamarkadako gazteen idoloa hil da Fri, 8 Oct 2010

Eddie Fisher abeslari, telebista aurkezle eta aktore estatubatuarra, rock and rollaren 50eko hamarkadako aitzindarietako bat, joan den irailaren 22an hil zen, 82 urte zituela, aldakako ebakuntza baten ondorioz sortutako konplikazioak zirela eta. 50eko hamarkadako abeslari famatuenetako eta arrakastatsuenetako bat izan zen, milioika disko saldu zituen, eta bere telebista saioa izan zuen. Baina, gainera, bere bizitza pertsonalaren ondorioz ere ezaguna zen Fisher; izan ere, Debbie Reynolds, Elizabeth Taylor eta Connie Stevens zeluloideko izar handiekin ezkonduta egon zen.

Eric Rohmer hil da, Nouvelle Vague mugimenduaren ordezkaria Fri, 15 Jan 2010

Eric Rohmer zuzendari frantziarra urtarrilaren 11n zendu da Parisen, 89 urte zituela. Jean-Marie Maurice zen bere benetako izena eta bere bizitzako ia 60 urte eskaini zizkion zinemagintzari: kritikari, gidoilari eta zuzendari lanak egin zituen; Alfred Hitchock goraipatzen zuen liburua idatzi zuen; eta 50eko hamarkadaren bukaeran, Nouvelle Vague sortu zuen Francois Truffaut, Jean-Luc Godard, Jacques Rivette eta Claude Chabrol zinegileekin batera.

Jean Simmons hil da, Hollywoodeko artista xarmangarria Fri, 29 Jan 2010
Jean Simmons aktore britainiarrak agur esan digu 80 urterekin biriketako minbiziak jota. Bi bider izan da Oscar sarietan izendatua eta Urrezko Globo bat eta Emmy sari bat eskuratu ditu The Thorn Birds telesaiarekin. Zinemaren historiako parte diren zenbait fimetan ere parte hartu zuen, Hamlet eta Spartacus filmetan, besteak beste.
Norman Wisdom zendu da, Charloten pailazo kuttunena Fri, 8 Oct 2010

Bere garaiera txikiak, soinean zeraman oker ebakitako jakak eta une oro estroputz egiteko zuen joerak, publikoari barre eragiten zion. Iragan astelehenean, 95 urte zituela zendu zen Norman Wisdom, zazpigarren arteko pailazo azpimarragarrienetako bat. 1950 eta 1960. urteen baitan lortu zuen ospea, 32 telebista komediatan eta 19 filmetan parte hartu zuen, eta Albaniako umorearen ikurra izan zen. Charlie Chaplin handiak, gainera, bere pailazo kuttunena bezala definitu zuen.

Patrick Swayze hil da, 80ko aktore izarretako bat Tue, 15 Sep 2009
Patrick Swayze aktore estatubatuarra, Dirty Dancing edo Ghost arrakasta handiko pelikulen protagonista, astelehenean zendu zen 57 urte besterik ez zituela 2008an atzemandako pankreako minbiziak jota. Aurtengo maiatzean kantzerra gibelera zabaldu zitzaiola esan zioten medikuek, eta bost asteko bizia eman bazioten ere, Swayzek, familiaren laguntzarekin, gogor borrokatu du azken hilabete hauetan.