KULTURA-ERREPORTAJEAK
Gaur egungo rap abeslaririk onenetakoa, Eminem, joan den maiatzaren 19an itzuli da Relapse (bere estudioko seigarren diskoa) besapean dakarrela. Estatu Batuetako 36 urteko abeslariak bost urte daramatza musika mundutik urrun; Encore bere azken lana 2004an argitaratu zuen. Disko honetarako 50 cent abeslariaren eta Dr Dreren laguntza izan du beste behin. Azken honek, bere esku hartu du albumak biltzen dituen 20 abestietatik gehienak ekoiztearen ardura. Horrez gain, musikariak adierazi duenez, urtea bukatu baino lehen Relapse 2 kaleratzeko asmoa omen du, oraingo lanaren jarraipena izango dena. Izan ere, abesti gehiegi bildu omen zituen disko bakarrean sartzeko eta guztiez gozatzeko aukera eman nahi die bere jarraitzaileei.
Koloredun zinemaren historian Technicolor sistema izan da arrakasta gehien lortu duen teknika. Horri esker, hainbat film egin dira, horien artean, Haizeak eraman zuena (1939) pelikula ezaguna, esaterako. Nolanahi ere, urteen joan-etorrian, teknika merkaturatu dituzte filmak koloreztatzeko. Gaur egun, sistema digitalek aurrea hartu diote beste teknika guztiei eta horri esker, lana asko arindu da.
Ennio Morricone konpositore erromatarrak laurogei urte bete zituen joan zen astelehenean. Zinemak inoiz izan duen soinu-banda konpositore emankorrena eta entzutetsuenetarikoa da. Bere musika irudien mende jarri izan du beti, eta behar izan denean berriztatzen jakin du estilo propioa sortuz; horrela, zinemaren eta musikaren munduan ezabaezina den arrastoa utzi du. Gainera, segur aski, soinuen eta irudien hizkuntza egokien uztartu dituen musikaria izan da.
"Slowhand" (esku motela) ezizenaz ezaguna, Clapton rockaren historian artistarik esanguratsuena eta eraginkorrenetakoa izan da. Musikariak hainbat estilo landu ditu ibilbide luzean baina sustraiak bluesean errotuak dauzka.
70eko hamarkadan Eric Claptonen drogazaletasuna oso kaltegarria izan zen musikariarentzat. Arazo ekonomikoak izan zituen heroinarekiko atxikimenduarengatik eta bere gitarra saltzera iritsi zen artista.