KULTURA-ERREPORTAJEAK

 

Animazioaren mundu irudimentsua Fri, 1 Jul 2005

Marrazki bizidunen esparrua zabala da, eta orotariko ezaugarriak ditu. Genero honetan egindako lehen urratsei buruz hitz egiteko, XIX. mende hasierara jo beharra dago, zinema bera baino lehenagokoak baitira.

Ray Charles, soularen maisua Fri, 17 Jun 2005

Ray Charles soul musikaren garapenean aitzindaria izan zen. Gazterik itsu geratu arren, musikagile ospetsu izatera heldu zen, munduari soul, gospel, country eta jazzaren arteko elkartze bikaina eskainiz. Musika-ibilbide nekaezinean, 12 Grammy sari jaso zituen eta bere talentu guztia eskaini zuen eszenatokian. Hori dela eta, Ray musikako mitoa da aditu askorentzat, musikako jenioa.

Zinemaren mintzaira (I) Thu, 23 Sep 2004

Zinemak, beste diziplina guztiek legez, bere mintzaira dauka, lengoaia zinematografikoa, eta, eguneroko aldaketen eta aurrerapen teknologikoen ondorioz, lengoaia hori ere aurrera doa. Hala ere, urteen poderioz, lengoaia zinematografikoak oinarrizko kontzeptu batzuk eskuratu ditu, eta, gaur egun, herrialde bakoitzeko berezitasunak gorabehera, oinarrizko kontzeptu horiek erabiltzen dira zinema egiteko.

Zinemaren mintzaira (II) Thu, 30 Sep 2004

Zinemaren mintzairako atalik garrantzitsuenetakoak planoak dira. Hainbat plano, bata bestearen atzetik lotuz gero, kontakizun bera modu ezberdinean konta daiteke. Zinema-zuzendari bakoitzak bere gustuen arabera, plano bat edo beste erabiltzen du, eta beraz, lortzen den emaitza ere ezberdina izan daiteke.

Errealismoa eta bestelako arte mugimenduak zineman Wed, 13 Apr 2005

Zinemari zazpigarren artea esan izan zaio sortu zenetik, eta, beraz, gainerako arteetan nagusi izan ziren joerek zineman ere izan zuten eragina. Espresionismoaren, surrealismoaren eta dadaismoaren zantzuak argi antzematen dira XX. mendeko pelikula askotan. Hala ere, guztietan eragin handiena izan zuen joera errealismoa izan zen.