KULTURA-ERREPORTAJEAK

 

AC/DC, talde elektrikoa Thu, 5 Jan 2006

AC/DC taldea, bere izenak dioen bezala (korronte alternoa/korronte zuzena), elektrizitatea da oholtza gainean. Energia, indarra, berezkoa duen soinua, Angus Youngen duckwalk-a (ahateen ibileraren imitazioa) eta eskola-umearen mozorroa Australiako taldearen elementurik bereizgarrienak dira.

Adam Faith, ibilbide heterogeneodun artista Fri, 16 Jul 2010

Britainia Handiko musikagintzan sekulako garrantzia izan zuen 50eko hamarkadaren bigarren erdian eta 60koaren lehen zatian. Bere lehen zazpi singleak Britainia Handiko musika zerrendetako lehen bost postuetan kokatzea lortu zuen Erresuma Batuko aurreneko artista izan zen. The Beatles eta Inbasio Britainiarraren garaiko beste zenbait talde agertu zirenean, telebistara eta zinemara jauzi egin zuen. Arrakasta handia izan zuen finantza aholkulari gisa ere.

Dino De Laurentiis zendu da, zinema italiarraren mezenas handia Fri, 19 Nov 2010
Dino De Laurentiis zinemako ekoizle eta gerra ondorengo zinema italiarraren ordezkari nagusiaren heriotzaren ostean Italia lutuz jantzi da. Dino De Laurentiis iragan ostegunean, azaroak 11, hil zen 91 urte zituela Los Angelesen. 200 pelikula baino gehiago ekoitzi zituen, horien artean aipatzekoak Riso amaro, Le notti di Cabiria edo Hannibal.
Agur 'What a Wonderful World' kanta ezagunaren egileari Fri, 27 Aug 2010
George David Weiss musikagile ezaguna pasa den asteartean zendu zen New Yerseyko bere etxean 89 urte zituela. Ziur asko zenbaitzuk ez dute musikagilearen izena ezagutuko, baina hala eta guztiz ere, aipatzekoa da bera izan zela 'What a wonderful World' kanta ezagunaren egilea, Louis Armstrong trompeta-jotzaile eta abeslariak famatu egun zuen kantaren egilea, hain zuzen ere.
Agur Jean Delannoy zinemagile frantses handiari Fri, 24 Oct 2008

Pasaden ekainean zinema frantsesak bere historiako pertsonaiarik hoberenetarikoa eta polifazetikoenetarikoa galdu zuen. Jean Delannoyk utzi duen hutsa nekez bete ahal izango dute berriro.