KULTURA-ERREPORTAJEAK
Westerna, mendebaldeko kolonizazioarekin lotutako generoa, XX. mendearen hasieran iritsi zen zinemara. Nolanahi ere, 1940ko eta 1950eko hamarkadetan hartu zuen indarra. Nabarmentzekoa da John Ford zuzendariak egindako lana, tartean, westernaren baliabide narratibo oro batzen dituen Dillijentzia filma.
Iraupen luzeko lehen pelikula arrakastatsu horien ostean, Fesserrek hainbat proiektu egin zituen. Hala ere, Camino izan da gaur egungo zuzendari handien artean jarri duen lana. Horrez gain, erregistro aldaketarekin, komediatik dramara, kritikari eta ikusleei erakutsi die ez dagoela berak egin ezin dezakeen istoriorik. Hortaz, argi dago zinegileak bere "bidea" aurkitu duela.
Javier Fesser zuzendari eta gidoilariak bere "bidea" aurkitu du. Bere azken pelikuka, Camino, Goya sarien azken edizioko irabazle nagusia izan zen. Bertan, Espainiako Zinema Akademiako kideek ekoizpenaren kalitate teknikoa, sortzailea eta antzezpenekoa saritu nahi izan zituen. Zintak eskura zitzakeen zazpi Goya sarietatik sei jaso zituen. Horrela, filmak, polemikaz inguratuta izan den arren, bere mezua zabaltzea lortu du. Izan ere, Fesserren ustez, Camino amodioari eta laguntasunari buruzko istorio bat da.
Eric Clapton, Jack Bruce eta Ginger Baker musikariek Cream rock britainiarreko taldea osatu zuten. Lau disko baino ez zituzten kaleratu, baina oso lan berritzaileak eta kalitate handikoak zirenez, musikaren munduan itzal garrantzitsua utzi zuten. Hiru artisten izaera gogorren arteko talkaren eraginez desagertu zen Cream.