KULTURA-ERREPORTAJEAK
CSNY 1968an sortutako rock and roll eta folk rock musika taldea da. Hippie pentsamoldearen adierazgarri, zorrotzak ziren euren satira sozial, kultural eta politikoetan, inolako harrokeriarik gabe.
Danny Boyle zuzendari britainiarra zinemako izar berri batean bilakatu zen joan den asteburuan. Aurretik, zinemagileak The beach, 28 Days Later edo Trainspotting bezalako pelikuletan lan egin du, baina, azkenean, hasiera batean proiektuan uste osoa izan ez zuen arren, Hollywoodeko zinema zuzendari handien artean jarri duena izan da Slumdog Millonaire. Filma Vikas Swarup idazlearen eleberrian oinarrituta dago eta, Boylek adierazi duenaren arabera, baita Bollywoodeko beste hiru pelikuletan ere: Satya (1998), Compañía (2002) eta Viernes Negro (2004).
New Yorkeko aktoreak Un hombre fenomeno, Nace una cancion eta Navidades Blancas filmetan egin zuen lan, besteak beste, eta Ohorezko Oscarra irabazi zuen bere ibilbidearen ordainetan. Gainera, laguntza eman zion UNICEFi ongintzarako ekintzetan.
Inbasio britainiarrean jaio zen Dave Clark bateria buru zuen talde hau. 1965. urtean, oso ospetsuak ziren eta Britainia Handiko eta AEBetako merkatuetan lehen postuetan zeuden. Horrez gain, garaiko telebista-saio garrantzitsuenetan agertu ziren.