KULTURA-ERREPORTAJEAK
Britainia Handian disko gehien saldu dituen musikaria da Cliff, The Beatles eta Elvis Presleyren aurretik. Halaber, hainbat musika-estilo landu ditu bere ibilbide luzean zehar (rocka, popa...).
Clint Eastwood XX. mendearen bigarren zatiko aktore eta zuzendari garrantzitsuenetakoa da. Sergio Leone zuzendariari esker izar bihurtu ostean, Eastwoodek zinemagile gisa aparteko ibilbidea osatu du. Egun Malpaso Productions produkzio-etxearen jabea izateaz gain, jazz diskoak konposatzen ditu, eta Carmel Kaliforniako herriko alkatea izan zen 20 urtez.
Duela hamarkada bat baino gehiago, gaur egungo talde garrantzitsuenetako baten jaiotzaren agertoki izan zen Londresko hiria. Hamabi urte bete dira Chris Martin, Jonny Buckland, Will Champion eta Phill Harvey unibertsitatean ezagutu zirenetik. Lauek musika oso gustuko zuten eta horrek talde bat osatzera eraman zituen. Horrela, Coldplay gailurrera iritsi da eta orain arte hainbat Grammy sari eta zenbait Brit Award jaso ditu. Hala ere, Viva la Vida or Death and All his Friends azken lanak ikaragarrizko ospea eman die eta hasieran alderatzen zituzten taldeen mailan kokatu ditu.
Zinema jaio zenetik, gizakiak ez dio barre egiteari utzi. Hala esanda komediaren historia labur gera daiteke, baina estilo hori azaltzeko modu hoberik ez da. Hala ere, zinema munduak irribarrea eragiteko era aldatu du denboraren poderioz. Izan ere, luze da Charles Chaplinek bere oinetakoa jan zuenetik, edota Buster Keatonek tren-makina batez Pantaila Handia hankaz gora jarri zuenetik.
John Fogerty, Credence Clearwater Revival taldearen burua, 60ko amaierako musikaririk garrantzitsuenetakoa izan zen. AEBetako bandak countrya, rockabillya eta bluesa jotzen zuen. Iraganera begiratzen zuen taldea izanik, nahi gabe, garai horretako abangoardia izan zen.