KULTURA-ERREPORTAJEAK
Hasiera-hasieratik, inguruan zegoena grabatu eta jendeari erakusteko helburuarekin jaio zen zinema. Hala ere, adituek 1922an kokatzen dute dokumentalaren sorrera; Nanook Robert Flaherty pelikularekin batera sortu zutela diote. Lan honetan Artiko aldeko eskimalen ohiturak jaso zituen Flahertyk, garai hartako teknologia zinematografiko aurreratuenak erabiliz.
Zinemaren historian eman diren aurrerapausoek erabat markatu dituzte dokumentalak egiteko modua eta sortu diren eskolak. Hori dela eta, estilo gehienak 50eko eta 60ko hamarkadetan jaio ziren, zineman iraultza teknologia izan zenean. Landutako gaiak ere aldatuz joan dira denborarekin: hasieran gizarteko fenomenoak jasotzeko grina zabaldu zen, gero naturarekin hasi ziren lanean eta gaur egun politikak ere indar handia du.
Badira urte batzuk lehen aldiz Bollywooden, Indiako zinema industria handiaren, berri izan genuenetik. Entzun ohi ditugun albisteen arabera, Hollywood baino are industria garrantzitsuagoa da, izan ere, honek baino film gehiago ekoizten ditu (iaz 1014 pelikula ekoitzi zituzten Indian, munduan zinemarako lan gehien ekoizten zituen herrialdea izatea lortuz). Gainera, Indiako filmen ikusle kopurua ere handiagoa da. 2006an Indiako zinemak 3.000 milioi sarrera saldu zituen, eta Hollywoodekoak 2.600 milioi.
Aktore ezagunak Oscar saria irabazi zuen It Happened One Night filmarekin, eta Akademiak berriro ere izendatu zuen Oscar sarirako Mutiny on the Bounty eta Gone With the Wind filmetan egin zuen lanagatik. Gainera, 1931.etik 1940.era hainbat filmen protagonista izan zen Gable, eta Hollywoodeko izar handi bilakatu zen.