KULTURA-ERREPORTAJEAK
Loti Ederra animaziozko klasikoak 50 urte bete zituen atzo, urtarrilaren 29a. 50 urtetan Walt Disneyek sortutako inperioko irudia izan da eta urteurrena dela eta, Interneten milaka jarraitzaile dituen film honen berrargitarapena kaleratu dute. 1959an estreinatu zutenean zailtasunak izan zituen arren, estreinaldiaren ostean kritikak eta ikusleek gehiago espero zutela esan zuten, Aurora printzesaren istorioa estudio ospetsuen arrakasta handienetako batean bilakatu da. Horrez gain, Malefica gaiztoa ere ipuinetako sorgin gaiztoen erreferente bihurtu zen.
Mario Puzoren obraren moldaketa 1972. urtean iritsi zen zinemara. Proiektuak aurrera egiten zuen heinean izandako zailtasunek emaitza onik iragartzen ez zuten arren, filma, gaur egun, kultuzko pelikula bat da eta, azkenean, bigarren eta hirugarren zati bat izan zituen. The Godfather AEBetako gizarteari, familiako harremanei, politikari eta horren jokaera moralei buruzko kritika bat da. Mafia, azken finean, ikuslea istorio horretako epaile bihurtzeko erreminta bat besterik ez da. Filma, gainera, Francis Ford Coppola ospetsu bilakatzeko tranpolina izan zen. Zuzendariak, Marlon Brando eta Al Pacino bezalako aktoreen eskutik Hollywood konkistatu zuen.
Francis Ford Coppolaren trilogiaren lehen zatiak zinemaren historiako filmik txalotuenetako eta esanguratsuenetako bat izatea lortu bazuen, bigarren emanaldiak ez zuen arrakasta gutxiago izan. Coppolak eta Puzok osatutako bikoak berriz ere funtzionatu zuen eta askorentzat bigarren pelikula honek, Marlon Brandoren parte hartzea ez izan arren, lehenengoa gainditu zuen. Zintak egitura konplexuagoa du, batez ere, bi istorio era paraleloan kontatzen dituelako. Alde batetik, lehen argumentuak aurreko pelikulako istorioa jarraitzen du, XX. mendeko 50eko hamarkadan Michael Corleone aita jaun berria denean. Bestean, lanaren autoreek Corleone familiaren jatorria azaltzea erabaki zuten eta, horretarako, patriarkak klana New Yorken nola sortu zuen kontatzen dute. Zintak sei Oscar sari irabazi zituen.
Kritikek The Godfather film sortaren pelikularik okerrena dela dioten arren, trilogiaren azken filma bikaina da Corleone familiaren istorioari amaiera emateko. Oraingo honetan, zintak Michaelek bere inperioa legitimatzeko egiten duen saiakera kontatzen du. Lana ez zen oso arrakastatsua izan eta aurreko emanaldiek ez bezala ez zuen Oscar saririk irabazi, beharbada zintaren zuzendariak behin baino gehiagotan adierazi duen bezala lehenengo bi pelikulekin istorioa jada kontatua zegoelako. Hala ere, The Godfather proiektuak bere mitorik txalotuenetako bat eman dio zinemari.
70eko hamarkadan Anni-Fridek, Agnethak, Bjornek eta Bennyk, Europako iparraldeko lau gaztek, ABBA taldea sortu zuten. Eurovision Jaialdian ezagun egin zen bandak, milioika disko saldu zituen mundu osoan zehar.