KULTURA-ERREPORTAJEAK

 

Etorkizun handiko ibilbideak, heriotza goiztiarrak (I) Fri, 27 Jun 2008

XX. mendean, heldu ez ziren fruituak jaio ziren zinemaren munduan. Aktore gazteak izan ziren horiek, beraien ibilbidearen loraldian pantaila handitik desagertu egin zirenak publikoa euren irudira makurtuta utzita. Egun, zazpigarren artearen ikono izaten jarraitzen dute, beti gogoan izango ditugun interpreteak dira.

Etorkizun handiko ibilbideak, heriotza goiztiarrak (II) Fri, 4 Jul 2008

XX. mendeko hiru aktore famaturen amaiera bitxiak ezagutu ditugu jada. Kasu honetan, zinemako ikonoak diren baina euren buruaz beste egitea erabakitzen duten beste lau pertsonaia dakartzagu. Gizon dirudunak, ospe handikoak eta mundua euren eskura dutenak; hala ere, hutsune emozionalak, drogek eta zio ezezagunek desagertzera bultzarazten dituzte.

Cary Grant, Hollywoodeko aktore dotorea I Fri, 30 Mar 2007

Hollywoodeko urrezko urteetako aktorerik garrantzitsuenetakoa izan da Cary Grant eta garai horretako zuzendari entzutetsuenekin lan egin zuen aktoreak, besteak beste, Hitchcock, Stanley Donen eta Howard Hawsk zinemagileekin. Genero guztiak jorratu zituen Grantek, komedia, drama, intriga eta gerra.

Cary Grant, Hollywoodeko aktore dotorea II Fri, 13 Apr 2007

40ko, 50eko eta 60ko hamarkadetan Gary Grantek hainbat filmetan hartu zuen parte. Gainera, bi aldiz izendatu zuten aktore onenaren Oscar sarietarako. Apartamento para tres (1966, Charles Walters) bere azken filma izan zen. Hiru urte geroago, bizitza osoko lanaren omenezko Oscarra eman zioten.

Charles Bronson, zazpi bikainetako beste bat Fri, 17 Feb 2006

Bigarren Mundu Gerran parte hartzeko AEBetako ejertzitora sartu zen aktore ezagunak La gran evasion (1963), Doce del patibulo (1967) eta Death Wish bildumako pelikuletan egin zuen lan, besteak beste. Gainera, Extra├▒o vinculo de sangre (1991) Sean Pennek zuzendutako lehen filmaren protagonista izan zen.