KULTURA-ERREPORTAJEAK

 

Buzzcocks, pop-punk britainiarra Fri, 18 Jul 2008

Pete Shelley abeslari eta gitarrista buru izanda, Manchesterreko talde hau 70eko hamarkadako talde punk britainiar paradigmatikoenetarikoa da. Sex Pistols, Velvet Underground, The Who, The Stooges, garaje estiloa eta 60ko hamarkadako beat doinuen eragina izanda; Buzzcocksek energia instrumentala, agresibitate erritmikoa, zinismo lirikoa eta pop melodiekiko joera uztartzen ditu.

Carlinhos Brown, musikari solidarioa Fri, 13 Jan 2006

Carlinhos Brownek musika pobreziari eta indarkeriari aurre egiteko bultzagarri bat izan daitekeela erakutsi du. Brasileko musikariaren diskoak abesti onen bildumak baino zerbait gehiago dira, musika eta elkartasuna eskutik joan daitezkeela erakusten dute.

Carmen Miranda, frutadun kapelaren aktorea Fri, 2 Jul 2010

Agian Carmen Miranda izena ez da oso ezaguna izango gazteenentzat, baina guztiok gogoratzen dugu buru gainean frutaz egindako kapela zeraman 40ko hamarkadako aktorea. Abeslari, aktore eta dantzari portugaldarra 40ko hamarkadako zinean nabarmendu zen bere itxura exotikoari esker. Baina, izarra izateak ez zion askorik iraun, izan ere gazte hil zen, 46 urte besterik ez zituela, bihotzekoak emanda.

Carole Lombard, komedia erromantikoen erregina Fri, 29 Dec 2006

Indianako aktorea 30eko hamarkadan izar bihurtu zen zentzugabeko komedien protagonista izan ondoren. Bere ibilbidean zehar istripu larri bi pairatu zituen, eta zendu baino lehen La comedia de la vida, Al servicio de las damas, Ser o no ser eta Matrimonio original filmak egin zituen, beste batzuen artean.

Carpenters, 70eko hamarkadako bikote liluragarria Fri, 16 Nov 2007

Richard eta Karen Carpenter neba-arrebek osatutako bikotea "amerikar ametsa" gauzatu izanaren adibide da. 70eko hamarkadan Ameriketako Estatu Batuetako musika talderik arrakastatsuenetakoa osatu zuten carpenterdarrek. Beren musikak, batez ere adineko jendeari zuzendutako pop arin eta lasaiak, egundoko harrera izan zuen, beren doinu patxadatsuei, Richarden moldaketa bikainei eta Karenen ahots argiari esker. Bere garaian kritikak gatzik gabeak zirela iritzita gutxietsi egin zituen arren, agerikoa da oso The Cranberries edota Babes in Toyland bezalako taldeetan izan zuten eragina.