KULTURA-ERREPORTAJEAK

 

Nola lortzen da filmaren narrazioa zineman? (I) Thu, 2 Dec 2004

Pelikula bat ulergarria izan dadin, kontakizunek jarraipena izan behar dute, eta zineman muntatzearen bidez lortzen da hori. Zuzendariak ezarritako erritmoa eta ideiak azaltzeko, grabatutako planoak aukeratu, ordenatu eta bata bestearen atzetik lortu behar dira, eta horri muntatzea deitzen zaio. Ekintza garrantzitsua da oso, izan ere plano berak modu ezberdinean ezarrita kontakizuna eta filmaren mezua aldatu egiten da.

Nola lortzen da filmaren narrazioa zineman? (II) Thu, 16 Dec 2004

Pelikula bat ulergarria izan dadin, kontakizunek jarraipena izan behar dute, eta zineman muntatzearen bidez lortzen da hori. Ekintza garrantzitsua da oso; izan ere, plano berak modu ezberdinean ezarrita kontakizuna eta filmaren mezua aldatu egiten da.

2009ko estreinaldiak (I) Fri, 6 Feb 2009

Bigarren zatiak onak ez direla esaten den arren, egia da azken denboraldian zineak hauei esker aurrera egin duela. Horrela, aurten zinemaren industriak arrakasta ziurtatua duten isotorioak luzatzearen alde egingo du. 2009an, beraz, saga berrien atal berriak edota aurretiazkoen atal berriak izango dira nagusi karteldegian. Gerrilari iraultzaile bat, botere ezkutu bat duen mutil bat, ongiaren eta gaizkiaren arteko dualtasuna, mago nerabeak eta animaziozko pertsonaiak pantaila handiaren jaun eta jabe egingo dira.

2009ko estreinaldiak (II) Fri, 13 Feb 2009

Zinemagintzak ere teknologia berrien garapenarekin bat egiten du eta hobetzeko aukerarik ez du galtzen. Horregatik, filmak egiteko teknika berri horiek ere urte honetan zinema-aretoetako pantailetara iritsiko diren estreinaldiekin bat egingo dute. Horrela, "3Da iraultza bat izango da", adierazi du Jeffrey Katzenberg DreamWorks Animationeko zuzendari exekutiboak. Zuri-beltzeko irudietatik koloreko pelikuletara aldatu zen garaiko matxinadarekin parekatu daitekeena.

2009ko estreinaldiak (III) Fri, 20 Feb 2009

2009a zuzendari handien itzulera urtea izango da. Izan ere, denboraldi batez lanik aurkeztu gabe egon ostean, Francis Ford Coppola edo James Cameron bezalako izenak aurtengo film batzuetako kredituetan berriro azalduko dira. Hala ere, ez dira karteleratik pasako diren zinema zuzendari handi bakarrak. Horrela, Clint Eastwoodek, Martin Scorsesek eta Quentin Tarantinok ere beraien produkzio berriak aurkeztuko dituzte.