KULTURA-ERREPORTAJEAK
Eric Clapton, Jeff Beck eta Jimmy Page historiako hiru gitarrista britainiar gogoangarrienetakoek Yardbirds taldean euren talentua eman zuten. Claptonek soul, blues eta R&B erritmoetan sakondu zuen, Beckekin garai psikodelikoena eta esperimentalena bizi izan zuen taldeak, eta, Yardbirdsak banandu zirenean, Pagek proiektua jarraitu zuen New Yardbirds taldea eratuta, geroago Led Zeppelin izango zena.
Errusian jaiotako aktorea Frantzian eman zituen lehen pausoak ikuskizunaren munduan. Geroago antzerkia ikasi zuen eta, hortik gutxira, Broadwayn egin zuen debuta. Aipagarriak dira, beste askoren artean, Los bucaneros, Salomon y la reina de Saba, Los siete magnificos eta Almas de metal filmak.
Kanadar honek 40ko eta 50eko hamarkadetan bizi izan zuen bere une gorena, Salome, Where She Danced; Criss Cross; Sea Devils; The Ten Commandments eta Band of Angels filmei esker. Baina telebista ikusleei Monster Familiako ama ederra datorkie burura bere izena entzutean.
5/8ko neurria XIX. mendean hasi zen ezagutzen, hainbat euskal konposatzaile euren lanetan zortzikoak sartzen hasi zirenean. Euskal musika ezagutzen ez zutenentzat konpas mota hori inoiz ikusi gabea zen eta, orduan hasi zen zortzikoa nondik zetorren jakiteko behar hori. Askok euskal herri-musikaren erreferente nagusitzat hartzen dute.