KULTURA-ERREPORTAJEAK

 

William Wyler, zuzendari zorrotz eta perfekzionista (I) Fri, 4 Aug 2006

William Wyler zinema-zuzendari estatubatuarra oso zorrotza izan zen beti bere filmetako gaiak, antzezleak eta alde tekniko eta artistikoa aukeratzerakoan. Hasieran western mutuak egin zituen, gero hainbat genero landu zituen, baina arrakastarik handienak draman lortu zituen, moldaketak eginda. Zuzendari onenaren hiru Oscar sari irabazi zituen. Bere filmik ezagunenetakoak The Best Years of Our Lives(1946) eta Ben Hur(1959) dira.

William Wyler, zuzendari zorrotz eta perfekzionista (II) Fri, 11 Aug 2006

William Wylerrek zuzendari onenaren hiru Oscar eskuratu zituen, baina bere pelikulek ere sari ugari lortu zituzten. Oscarren historian sari gehien irabazi dituen hiru filmetatik bat egin zuen gerra ostean: Ben Hur (1959). Zinemagilearen pelikularik arrakastatsuena izan zen.

Woodstock, musika jaialdirik erraldoiena Fri, 21 Apr 2006

Woodstock, XX. mendeko musika jaialdirik handiena eta ikusgarriena, belaunaldi baten ikurra izan zen. Milaka eta milaka gazte inkonformista bildu ziren kontzertu-sorta historikoan, bake-grina eta maitasun askea lau haizeetara aldarrikatzeko eta orduko sistemaren aurka agertzeko. Garai hartan ezagunak ziren musika-talde eta bakarlariek parte hartu zuten, baita gerora oso ezagun egingo ziren zenbait artistak ere.

Woody Allen, zinema zuzendari nekaezina (I) Fri, 14 Aug 2009

Zinemako zuzendaria, aktorea eta gidoigilea, musikaria eta idazlea, besteak beste, Woody Allen azken hamarkadetan izan den sortzaile emankorrenetako bat da. Hiru film labur eta 38 pelikula zuzendu ditu, 39tan izan da aktore eta gutxi gora behera 40ren gidoiak idatzi ditu. Gainera, 22 liburu argitaratu ditu eta klarinetea jotzen du New Orleans Jazz Band taldean. Besteren artean, hiru Oscar, bost Bafta, Urrezko Globo bat, Donostia saria eta publikoaren errespetua eta maitasuna irabazi ditu egindako lanaren truke.

Woody Allen, zinema zuzendari nekaezina (II) Thu, 20 Aug 2009

Woody Allenen pertsonaiak, maila ertaineko estatubatuarrak dira normalki, ukitu lotsatia eta neurotikoa dute erabat, sexuak eta psikoanalisiak obsesionatzen ditu eta zailtasunak dauzkate emakumeekin harremanak izateko. Allenek, agertokian zein kanpoan, panazko galtza lasai eta jertse higatu berak daramatza, armazoi beltzeko betaurreko beltz eta zapata eroso berak.