KULTURA-ERREPORTAJEAK

 

Vincente Minnelli, genero zinematografikoen maisua Fri, 21 Nov 2008

Vincente Minnellik Zinema Historiaren eta bereziki, Hollywoodeko estudio handien urrezko aroaren zuzendari garrantzitsuenetarikoa da. Musikal ausartenak eta bikainenak filmatu ditu, baita melodrama bizienak eta sutsuenak, eta komedia sofistikatuenak eta dotoreenak ere. Genero horietan obra nagusiak utzi ditu eta gainera, Tacknicolorra eta Scope formatua erabiltzeko duen doina erakutsi du.

Virginia Mayo, dantzaria, abeslaria eta aktorea Fri, 2 Jun 2006

40ko eta 50eko hamarkadetako aktore lirainetakoa izan zen Mayo eta, besteak beste, Burt Lancasterrekin, Kirk Douglasekin eta Gregory Peckekin egin zuen lan. Aipatzekoak dira Los mejores aƱos de nuestra vida, Juntos hasta la muerte eta Al rojo vivo filmetan egindako paperak.

Vittorio De Sica, neorrealismo italiarraren buru izan zen zinemagilea Fri, 14 Mar 2008

Vittorio De Sicak gerraostean erabat suntsituta zegoen Italiako errealitate gordina islatu zuen bere filmetan. Gizartearen minak eta ezbeharrak erakusteko bere egindako konpromisoak ez zion dirutzarik eman. Baina aparteko lekua lortu zuen zinemaren historian Cesare Zavattinirekin elkarlanean idatzitako SciusciĆ , Ladri di biciclette eta Miracolo a Milano bezalako pelikulei esker.

Vivien Leigh, Scarlett Ohara mitikoa Fri, 20 Oct 2006

Vivien Leigh Hollywood klasikoko izar ospetsuenetakoa izan zen Gone with the wind filma egin zuenetik. Bi Oscar sari irabazi zituen eta Laurence Olivier aktore eta zuzendariarekin ezkonduta egon zen. Osasun ahulagatik ezin izan zuen bere aktore lana normaltasunez egin eta 53 urterekin zendu zen tuberkulosiak jota.

Badator Woodstock, munduko musika jaialdirik garrantzitsuena (I) Thu, 6 Aug 2009

Txima luzeak, kuttunak, neska gazteak koloredun gonekin eta ortzadarraren eta bakearen aldeko banderak ikusi ahal izan ziren duela 40 urte Woodstock 69 jaialdian "musika eta bakea 3 egunez" lemapean. Munduan izandako rock ikuskizun ezagun eta ospetsuena izan zen, eta 60ko hamarkadako hippie mugimenduaren adierazle nagusia. Aurten jaialdia abuztuaren 15ean eta 16an izango dela diote antolatzaileek bai New Yorken eta baita Berlingo Tempelhof aireportuan, eta antolakuntza lanetan dabiltzanek bertaratzen direnen kontzientzia ekologikoa sustatzea dute helburu. Ekitaldiak Woodstock 69ko izar handiak bilduko ditu, besteak beste, Santana, Joe Cocker edo The Who.