KULTURA-ERREPORTAJEAK
Jailbreak diskoak (1976) egundoko garrantzia izan zuen Thin Lizzyren ibilbidean. Lan horretan Lynotten konposizioak magiaz beteta daude, Jimi Hendrixen legez "hitz eginez abesteko" erak aparteko bultzada ematen dielarik. Gorenerako bide horretan ezinbesteko sakada eman zion taldeari Live and Dangerous (1978) zuzeneko gogoangarriak. 80ko hamarkada, ordea, zorigaiztokoa izan zen. Lynotten gainbehera fisikoa nabaria zen oso, baita ideia falta ere. Horixe erakusten dute Chinatown (1980) edota Renegade (1981) bezalako lan kaskarrek.
Joan den abuztuaren 25ean, Tim Burton zuzendariak, Hollywood arketipikoaren antitesia, 50 urte bete zituen. Bere ibilbide profesionalean izaki nahigabetuz eta leku ilunez jositako unibertso fantastiko bat sortu du eta bertan murgildu eta horrekin liluratu diren jarraitzaile mordoa dauka; horregatik, genero fantastikoaren maisua da Burton. Orain, bi proiektu berritan ari da lanean.
Antzerkian lehen pausuak eman zituen aktoreak eta komediarekin harreman handia izan zuen bere ibilbide osoan zehar. 40ko hamarkadan egin zuen debuta zinean eta Marilyn Monroe ezagunarekin egin zuen lan La tentacion vive arriba filman; lan horrek ospe handia eman zion aktoreari. Bere ibilbideko azken urteetan telebistan egin zuen lan Ewellek.