KULTURA-ERREPORTAJEAK

 

The Specials, 2-Tone musika estiloaren sortzaileak Thu, 14 Aug 2008

The Specials taldeak eragin beltz eta zuriak dituen 2-Tone ska estilo ingelesa garatu zuen, Karibeko erritmoetan oinarrituz. Ska tradizionalari garrantzia eman zioten, gitarren goranzko soinua eta organo baten gainean sortutako melodia sendoak erantsiz.

The Sweet, 70eko hamarkadako glam-rock britainiarraren ikurra Fri, 13 Jul 2007

1966an Londresen sortua, Britainia handiko glam-rock talderik arrakastatsuenetakoa izan zen The Sweet. Antzerki-jarrerak nabarmendu eta oinarrian dibertimendurako soinuaren aldeko apustua egiten zuen talde berezia izan zen. Horretarako, riff-ez jositako abestiak, rock erritmo iradokitzaileak, gogoratzeko errazak ziren pop/bublegum doinuak eta gazteentzako dibertsioa uztartzen zituzten.

The Turtles: pop eta folk-rock estatubatuarra Fri, 12 Jan 2007

60ko hamarkadan AEBetan sortutako pop eta folk-rock musikako talde esanguratsuenetakoa da The Turtles. "It ain't me babe" Bob Dylanen kantaren bertsio bati esker euren burua ezagutarazi zuten eta, handik aurrera, besteak beste, "Happy Together", "She'd rather be with me", "You know what I mean" eta "She's my girl" abesti arrakastatsuak publikatu zituzten.

The Velvet Underground: berandu etorritako ospea Fri, 30 Mar 2007

Lou Reed eta John Cale musikari handiak buru zituen talde newyorktar hau bere garaian gutxietsi egin zuten. Jardunean zegoenean arrakasta lortu ez bazuen ere, musika modernoaren garapenean eragin gehien izan duten taldeetako bat da. The Velvet Underground existitu izan ez balitz, punka bezalako mugimenduak edo soinu alternatiboko taldeak ez ziren sortuko.

The Verve, ez zurekin ez zu gabe Fri, 18 Dec 2009

Etengabeko barne eztabaidak, osasun arazoak, droga-menpekotasunak, auzi judizialak. Bidean oztopo anitz aurkitu arren, The Vervek 90eko hamarkadako britainiar talderik garrantzitsuenetako bat bezala finkatzea lortu zuen. Richard Ashcroft abeslaria buru, Wigango (Ingalaterra) taldea britpoparen aitzindarietako bat izan zen, eta Blur, Oasis edo Pulp taldeekin batera, generoa maila gorenera eraman zuen. 90eko hamarkada erdialdera aldi baterako banatu ostean, laukotea agertokietara itzuli zen eta generoak emandako disko nagusietako bat (Urban hymns) kaleratu eta Erresuma Batuko industria musikalaren sari garrantzitsuenak lortu zituen. 1999an, ordea, kantariaren eta gitarristaren arteko etengabeko eztabaidek laukotea bigarrenez banatzea ekarri zuten. Zortzi urte geroago, The Verve batu egin zen berriz eta 2008 erdialdera lan berria kaleratu eta bira egin zuen. Aitzitik, taldea hirugarrenez banatu dela baieztatu dute aurtengo udan taldeko bi kidek. Oraingoa behin betikoa izango al da?