KULTURA-ERREPORTAJEAK
AEBetan guztiz ezezaguna izan zen talde honek 60ko hamarkadako Londresko rhythm and blues soinuetatik doinu psikodelikoetara eboluzionatu zuen taldekideen sormenari esker. Rolling Stones taldeak baino soinu gordin eta gogorragoa lortu zuen, Sex Pistols taldeak hamabi urte geroago egingo zuen soinuetara aurreratu zen.
Musikaren munduan sekulako itzala izan dute The Ramonesekoek. Punk mugimendu britainiarraren sorreran eragin handia izan zuten, baita The Sex Pistols eta The Clash taldeen jaiotzan ere. Gainera, oso ugariak dira newyorktarren ibilbideari jarraituta eratu diren taldeak. Pop, surf eta bubblegum erritmoez betetako rock doinuetako melodia gogoraerrazak mundu osoan entzun dira, horien artean "I wanna be sedated", "Sheena is a punk rocker" eta "Blitzkrieg Bop".
New Yorkeko punk mugimenduaren lehen boladako aitzindaria, The Ramonesek 1996an esan zien agur eszenatokiei, aurretik, baina, hainbat disko bikain sortu zituen, horien artean End of the century, Animal Boy, baita abesti ahaztezinak eta gogoraerrazak ere, hala nola "Judy is a Punk" eta "Do you wanna dance?". Johnny, Joey, Dee Dee eta Marky ramonetarrek osatutako taldea Rock and Roll Hall of Famen sartu zen 2002an.
The Rolling Stones taldea musika munduko talderik zaharrenetarikoa da, musika modernoaren historian garrantzia berezia duena. Azken hamarkadetako estilo guztiak jorratu dituzte noiz edo noiz: bluesa, rock, hard-musika, psikodelia, funka, reggaea eta baita disko-musika ere. Gaur egun, hainbeste urteren ondoren, lehengo energia berarekin jarraitzen dute mundu osoko aretoak goraino betetzen eta zuzeneko ikusgarriak eskaintzen.