KULTURA-ERREPORTAJEAK

 

The Monkees: musika eta telebista ikuskizuna (II) Fri, 14 Sep 2007

Abestietan taldekideek eurek musika-tresnak ez jotzeagatik jasotako kritika gogorrez nekatuta, Kirschner ekoizleari presioa egin zioten taldean partehartze aktiboagoa izateko. Horrela, Headquartes kaleratu zuten, benetan talde bezala editatutako lehen LPa, eurek interpretatu baitzituzten kanta guztiak; sekulako arrakasta izan zuen gainera. Taldearen ospea gero eta handiagoa zen. 1968an, ordea, telebista-saioa emititzen utzi zuten eta, orduz geroztik fama galtzen joan zen The Monkees. 1970ean plazaratu zuten azken diskoa.

The Monty Phyton, umore surrealistetan surrealistena (I) Fri, 17 Dec 2010

Aste honetan The Monty Phyton taldearen sorrera ezagutzeari ekingo diogu. Umorista talde britainiarrak umorearen bidez kontatu zuen 60ko eta 70eko idiosinkrasia britainiarra. Fama handia lortu zuten "Monty Phyton's Flying Circus" telebista saioarekin. Programa horretan, esketx laburren bidez, kritika soziala egiten zuten, baina, batez ere, absurdoan oinarritutako umore surrealistan oinarritzen zuten beren lana. Inoiz konparatu izan da taldeak komedian izan zuen eragina Beatles taldeak musikan izan zuenarekin.

The Monty Phyton, umore surrealistetan surrealistena (II) Tue, 21 Dec 2010

Joan den astean Monty Phyton umorista taldearen telebistako lana ikusi bagenuen, oraingoan zinemarako egin zuten lana aztertuko digu. 1971an hasi ziren Monty Pythonekoak zinema munduan, eta hastapenak errazak izan ez baziren ere, euren filmek arrakasta asko izan zuten: kultuzko filmak bilakatu dira urteekin.

The Paramounts, Procol Harum taldearen aurrekoak Fri, 20 Oct 2006

Brooker, Trower, Derrick eta Wilson musikariek osatu zuten talde ingeles hau eta haien lehen singlea "Poison Ivy" (1963) izan zen. Nahiz eta telebista-saio ezagunetan agertu eta Rolling Stonesek "Ingalaterrako R&B talderik onena" zirela esan, The Paramounts desegin zen, 1966an. Horrela, Procol Harum bandaren jaiotzari bide eman zioten.

The Police, musika originala eta hauslea sortu zuen taldea Thu, 1 Dec 2005

The Policek egiten zuen musika originalari esker, reggaea eta punka nahasiz, talde britainiarrak musika munduan gorenean egotea lortu zuen 80ko hamarkadaren lehenengo erdian. "Every breath you take" bezalako abestiei esker, musikaren historian kantarik ezagunenetakoa eta famatuenetakoa, The Police taldearen itzala handia da egun.