KULTURA-ERREPORTAJEAK

 

The Kinks, Ray Daviesen talentuak markatutako taldea (I) Fri, 11 May 2007

Londresen 60ko hamarkadaren hasieran, Ray Davies eta Dave Davies anaiek sortu zuten The Kinks rock'n'roll taldea. "You really got me" kantari esker, salmenta-zerrenda britainiarretan postu gorenean jarri ziren. Garai hartako abesti enblematikoena izan zen. Musika-kritikari askoren ustez, gainera, historiako lehen hard rock kanta da. Laukoteak interpretatzen zituen abesti gehienak Ray Davies gitarristak konposatzen zituen eta bere estilo propioa garatuz joan zen disko batetik hurrengora.

The Kinks, Ray Daviesen talentuak markatutako taldea (II) Fri, 18 May 2007

Ray Daviesek pop britainiarreko doinuetarantz jo zuen "Sunny Afternoon" eta "Waterloo Sunset" kantekin ikaragarrizko arrakasta lortu zuten garaian. 1970an, Britainia Handian lehen postua eskuratu zuten "Lola" euren abesti ezagunenari esker. Diskoetxez aldatu ostean, bigarren maila batera pasatu ziren promozio faltagatik, batez ere euren herrialdean. Hori horrela, AEBetara joan ziren eta zerrendetako lehen postuetara iritsi ziren berriro; 80ko hamarkadan izan zen hori. 1993an, Phobia kaleratu zuten, estudioko The Kinksen azken diskoa.

The Love Affair, 60ko hamarkadaren amaierako pop londrestarra Fri, 10 Nov 2006

60ko hamarkadan Londresen eratutako pop talde hau hein handi batean "Everlasting Love" singleari esker egin zen ezagun. Robert Knight soul abeslariaren kanta baten bertsioa zen eta salmenta-zerrenda britainiarretako lehen postura igo ziren hari esker.

The Mamas & the Papas, talde hippy ezagunenetakoa Fri, 11 Aug 2006

"California Dreamin'" izan zen The Mamas & the Papas 60ko hamarkadako talde ospetsuenetakoaren kanta arrakastatsuena. Laukoteak bost disko grabatu zituen eta, 1965etik 1968ra bitartean, hainbat kontzertu eskaini zituen. Musikaren munduan denbora luzez egon ez arren, oraindik ere jarraitzaile leialak dituzte.

The Monkees: musika eta telebista ikuskizuna (I) Fri, 7 Sep 2007

Kritikariek gogor egin zuten AEBetan 60ko urteen erdialdean sortutako talde honen aurka. Izan ere, casting prozesu baten bidez eratu zirenez, "laborategiko taldea" zela esaten zuten; gainera, euren lehen disko bietan kideek ez zituzten musika-tresnak jotzen. The Beatlesen arrakasta ikusita, haren antzeko talde bat egitea erabaki zuen Kirschner ekoizleak. Taldeak telebista-saio bat izango zuen eta bertan interpretatutako kantak diskoetan merkaturatuko zituzten ondoren.