KULTURA-ERREPORTAJEAK

 

The Everly Brothers, country, folk eta pop musikan erreferenteak Fri, 26 Jan 2007

Everly anaiek 60ko hamarkadako bikote arrakastatsuenetakoa osatu zuten. Mundu osoko salmenta-zerrendetan sekulako arrakasta izan zuten, rock, country, folk eta pop doinuetako abestiei esker. Gainera, eragin handia izan zuten The Beatles, The Hollies, Peter & Gordon eta Simon & Garfunkel talde ezagunen musikan.

The Hollies: AEBetako musikan oinarritutako pop britainiarra (I) Fri, 9 Feb 2007

Allan Clarke eta Graham Nash britainiarrak R&B eta rock'n'roll kanten bertsioak egiten hasi ziren AEBetako doinuei jarraituta, eta batez ere The Everly Brothersen musika oinarri hartuta. The Hollies boskotearen lehen obra heldua For certain because izan zen, izan ere, taldekideek eurek osorik konposatutako lehena izan zen.

The Hollies: AEBetako musikan oinarritutako pop britainiarra (II) Fri, 16 Feb 2007

1967. urtetik aurrera, Allan Clarke buru zuen bandak esperimentaziorantz egin zuen. Horrela, Evolution eta Butterfly pop psikodeliko estiloko maisulanak kaleratu zituzten. Nash taldetik alde egin ondoren, The Holliesek indarra galdu zuen; halere, single eta disko arrakastasuak argitaratzen jarraitu zuten. "He ain't heavy, He's my brother" da taldearen kanta ospetsuenetakoa.

The Jam, mod talde ahaztezina Fri, 1 Feb 2008

The Jamek batez ere Erresuma Batuan izan zuen arrakasta, The Clash taldearekin lehiatzeraino. Nazioartean ere eragin dezente lortu zuen, Europa erdialdean eta iparraldean eta Japonian. Halere, Ingalaterrako rockaren eragin handia eta new wave estiloa nabari zitzaizkienez, ez zuten Ameriketako Estatu Batuetako merkatuan sartzerik lortu. Izan ere, Estatu Batuetan genero hori egon bazegoen arren, joera oso bestelakoa zen.

The Killers, pekatuaren hirian sortutako talentua Fri, 28 Jan 2011

2002an Las Vegasen (Nevada) sortuta, egungo rock panoramako izen handietako bat da The Killers. Brandon Flowers (ahotsa eta teklatua), Dave Keuning (gitarra), Mark Stoermer (baxua) eta Ronnie Vannucci Jr. (bateria) musikariek osatutako laukoteak estudioko hiru disko kaleratu ditu, mundu zabalean 15 milioi kopiatik gora salduta. Gainera, Brandon Flowers bandako abeslaria eta teklatu-jolea debuta egin berri du bakarkako ibilbidean Flamingo diskoarekin, eta arrakasta handia lortu du, bereziki, "Crossfire" abestiak lortutako oihartzunari esker.