KULTURA-ERREPORTAJEAK

 

The Creation: mod kutsuko melodia gogoraezarrak Fri, 17 Aug 2007

Mod mugimenduaren barruan, 60ko hamarkada erdialdean, The Who eta The Small Facets taldeak ziren nagusi. Halere, bazeuden talentu handiko beste talde batzuk ere, The Creation britainiarren kasu. Banda honen abestiak bikainak izan arren, ez zuten lortu euren herrialdeko publikoarengan eragin handirik, bai ordea Europako beste lurralde batzuetan. Alemanian arrakasta handia izan zuten eta, hori dela eta, euren LP bakarra, We are Paintermen (1967), kaleratu zuten bertan.

The Damned, punk estilotik rock gotikora Fri, 13 Jun 2008

Punk estiloko talde bezala sortu zen The Damned 1976an, Londresen. Izan ere, single bat ("New Rose") eta disko bat (Damned, Damned, Damned) plazaratu zuen lehen punk talde britainiarra izan zen. Urteak pasatu ahala, eta banaketa eta elkartze asko pairatuta, rock gotikorako bidea jarraitu dute. The Damneden hasiera-hasieratik taldean mantendu den kide bakarra Dave Vanian kantaria da.

The Doors, Jim Morrisonen banda Fri, 24 Mar 2006

1965. urtean lau lagun elkartu ziren Jim Morrison ezezagun baten bertsoak jasotzen zituen abestiak interpretatzeko. Inork gutxik pentsatu zuen talde hori 70eko hamarkadako rock bandarik garrantzitsuenetakoa izango zenik.

The Eagles: oso goitik hegaz egin duten arranoak Fri, 14 Mar 2008

The Eaglesek 1972an eman zion gora beheraz jositako hegaldiari hasiera. Uneren batean atzaparrekin musikaren zerua ukitzera ere iritsi direla esan daiteke. Halere, ez da arrosaz jositako ibilbidea izan, pare bat aldiz habian sartuta eman behar izan dute denboraldi luzea, baina berriz indarrak batu eta oso goitik hegan egitera iritsi dira. Gaur egun oraindik ziztada puntual batzuk ematen jarraitzen dute, hil zorian dagoen arranoaren antzera. Goia "Hotel California" abestiarekin jo zuten. 120 miloi disko baino gehiago saldu dituzte, AEBetako lehen postuan bost aldiz izan dira eta 4 Grammy sari ere dituzte jada. Hastapenetan beste edozein rock talderen gisara beren doinuek ukitu bakezalea zuten, halere denborarekin rock estilo argia hartu dute.

The Easybeats, Beatles australiarrak Fri, 27 Apr 2007

Bost musikari europarrek Australiako salmenta-zerrendetan sekulako arrakasta izan zuten 60ko hamarkadan. The Easybeats taldeko kideak ziren. Beat britainiarraren eragin nabarmenak zituzten, eta oso ezagun egin ziren besteak beste "She's so fine" abesti bikainari esker. 1966an, Ingalaterrarako jauzia egin zuten. Kalitate handiko kantak eta LPak konposatu arren, han ez zuten lortu kontinente australiarrean izandako arrakasta. 1969an banandu ziren.