KULTURA-ERREPORTAJEAK
Hastapenetan Eric Burdon, Alan Price, John Steel, Hilton Valentine eta Chas Chandler musikariek osatuta, The Animals R&B britainiarreko talde nagusietakoa izan zen 60ko hamarkadan.
Cluskey anaiek eta John Stokesek osatuta, The Harmonichords hirukote irlandarrak The Bachelors (emaztegabeak) izena hartu zuen, emakumezkoen publikoa erakartzeko publizitate-estrategia bati jarraituta. Egun, jatorrizko talde hori oinarri hartuta sortutako bi banda daude; bata, Con eta Dec anaiena eta, bestea, berriz, Stokes buru duen banda.
Brian Wilson buru zuela The Beach Boys 60ko hamarkadako AEBetako talderik garrantzitsuenetako izan da. Kaliforniako ametsa inor baino hobeto islatzen jakin du neskak, autoak eta surfari buruzko abestiekin.
70eko hamarkadan estilo hippiek eta psikodelikoek indarra hartu zuten. Brian Wilsonek, The Beach Boys taldeko liderrak, buruko gaitza zuen eta boskotearentzat aldi txarra izan zen.
Rockaren historian mugarria ezarri zuen The Beatlesek 1962an. Traje beltzez jantzita eta orrazkera bitxiarekin, John Lennonek, Paul McCartneyk, George Harrisonek eta Ringo Starrek arrakasta handia lortu zuten nonahi, besteak beste, "Yesterday", "Hey Jude" eta "Let it be" abestiekin. Baina famak eta arrakastak gainezka egin zien eta, azkenean, taldea desegin zuten 1970ean. Halere, egun, The Beatlesek maila gorenean jarraitzen du eta bere abestiek iraganeko sonar bera dute oraindik ere.