KULTURA-ERREPORTAJEAK
Sydney Pollack zinema zuzendaria minbiziak jota hil da Pollack, 73 urte zituela. Besteak beste, Out of Africa, bi Oscar eman zizkion filma, eta Tootsie, Dustin Hoffman emakumez jantzita agertzen den pelikula, zuzendu ditu.
Nahiz eta hegazkin militarren pilotu ibilbidea hasi, hainbat film eta telesail zuzendu zituen; besteak beste, El cartero siempre llama dos veces eta Siempre Eva pelikulak eta Bonanza eta Los Intocables telesailak zuzendu zituen Garnettek.
Punkaren lehen boladan, 70eko hamarkadan, The Ramones eta The New York Dolls bezalako talde garrantzitsuak sortu ziren New Yorken. Television, Tom Verlaine buru zuela, agertoki horretan jaio zen, nahiz eta talde honen musika punkaren barruan ez egon, izan ere, new wave estilotik gertuago zegoen. Garai hartan arrakasta gehiegirik izan ez bazuen ere, rockean eragin handienetakoa izan duten taldetzat hartzen da egun. Are gehiago, Televisionen diskoetako bat, Marquee Moon klasikoa, rockaren historiako lanik esanguratsuenetakoa dela esaten dute.
Tequila 1977an Alejo Stivel (ahotsa) eta Ariel Rot (gitarra) argentinarrek eta Julian Infante (gitarra), Felipe Lipa (baxua) eta Manolo Iglesias (bateria) espainiarrek sortutako rock talde bat da. Espainiako Estatuko demokraziaren lehen urteetako talde mitiko bat izan zen, benetan arrakastatsua, baina 1982an desagertu egin zen. Orain, 26 urteren ostean, bueltan dira; Josu Garcia (gitarra), Daniel Griffin (bateria) eta Mauro (teklatuak) gehitu zaizkie, dagoeneko hilda dauden Julian Infante eta Manolo Iglesiasen ordez.
Talde britainiar honek jarraitzaile ugari izan zituen mod mugimenduaren barruan, 60ko hamarkadan. Zuzeneko oso indartsuak eskaintzen zituen eta estudioan soul eta R&B erritmoetako kanten bertsioak egiten hasi ziren. Halere, geroago, psikodelia Britainia Handira heltzearekin batera, euren estiloa pop eta psikodeliara zuzendu zuten. The Actionek ez zuen zorterik izan merkatuan, izan ere, ez zuen aurkitu bere lekua salmenta-zerrendetan.