KULTURA-ERREPORTAJEAK

 

Stanley Kubrick, zinemagile zehatz eta zorrotza (I) Fri, 22 Sep 2006

Stanley Kubrick zuzendari, gidoilari eta produktore estatubatuarraren zinemaren ezaugarririk nagusienak perfekzio teknikoa eta sinbolismo intelektual sakona dira. Oso zehatza izan zen bere pelikuletan, detailerik txikiena era kontrolatzen zuen eta mugaraino eraman zituen bere eskura zituen baliabide zinematografikoak. Lehen pelikulak James B. Harris ekoizlearekin egin zituen: Atraco perfecto, Senderos de gloria eta Lolita, adibidez.

Stanley Kubrick, zinemagile zehatz eta zorrotza (II) Fri, 29 Sep 2006

Stanley Kubrickek, James B. Harris produktorearengandik banandu ostean, bakarka ekoiztu zituen pelikulak. Bere filmeetan entzute handiko idazleen lanak egokitzen jarraitu zuen: ¿Telefono rojo? Volamos hacia Moscu, La naranja mecanica eta Barry Lindon, adibidez. 60ko hamarkadan Britainia Handira joan zen bizitzera eta, ordutik, han egin zuen lan. Zuzendariaren azken pelikula hil ostean estreinatu zen: Eyes wide shut.

Status Quo: musika psikodelikotik boogie rockeraino Fri, 22 Dec 2006

Britainia Handiko rock-talde arrakastatsuena izan da Status Quo. Hasieran, 60ko hamarkadan, beat eta psikodelia lantzen zituzten, halere, geroago, boogie rock musika egiteari ekin zioten. Merkatu britainiarra bereganatu zuten eta euren herrialdeko musikaren erreferente nagusietakoa bihurtu ziren.

Steve McQueen, zazpi bikainetako bat Fri, 10 Feb 2006

Aktore izan baino lehen egurgile, marine, kamarero eta zamaketari aritu zen McQueen (1930-1980). Marcado por el odio (1956) filmarekin egin zuen debuta zinemaren munduan eta ospe handia lortu zuen Wanted: dead or alive telesailarekin.

Supertramp, rock progresibotik poperako jauzia Fri, 11 Apr 2008

Britainia Handiko talde hau rock progresiboko doinuak egiten hasi zen, aberats holandar batek babestutako proiektuaren barruan. Lehen disko biekin ez zuten emaitza onik lortu eta taldea berregituratu egin zuten pop erritmoak nagusi hartuta. Handik aurrera hasi ziren ospea eta arrakasta lortzen eta Breakfast in America diskoa da euren lanik garrantzitsuena eta itzal handienekoa.