KULTURA-ERREPORTAJEAK

 

Aphrodite's Child, 2.500 urte beranduago Fri, 1 Dec 2006

Zezen zuriak Europa berriz bahitu zuen 60ko hamarkadan: Aphrodite's Childeko greziarrek kontinentea konkistatu zuten pop psikodelikoaren eta rock progresiboaren bidez.

Arcade Fire, XXI. mendeko lehen banda handia? Fri, 4 Feb 2011

Biolontxeloak, biolinak, mandolinak, ukeleleak, akordeoiak, xilofonoak... Amaigabea da Arcade Fire banda kanadarrak kalitatezko rocka egiteko erabiltzen dituen instrumentuen zerrenda. Indie rock eta art rock estiloetan murgiltzen den euren soinua da, askoren ustetan, milurteko berriak orain arte utzi duen musika ekarpen handienetako bat. Aniztasun instrumental horrek, bandaren soinu potentearen berezitasunak eta zuzeneko ikusgarriek milioika pertsona liluratu dituzte mundu zabalean. Arcade Fire egungo panoramako banda independente garrantzitsuena da eta, etorkizunera begira, itxaropen gehien pizten dituena ere bai; are gehiago, oraingoz hiru disko baino ez dituzte, baina mende honetako lehen talde entzutetsuaren aurrean gaudela uste duenik badago.

Aretha Franklin, soularen erregina Fri, 10 Jun 2005

Elizan gospel abestuz hasi zuen musika-ibilbidea Aretha Franklinek, bere aita hango parrokoa baitzen. 60ko hamarkadako urteak ospe handikoak izan ziren eta orduantxe egin zen ezaguna ┬┐Soularen Erregina┬┐ izenarekin. 70ko hamarkadaren hasieran, ostera, nabarmen jaitsi zen kantariaren arrakasta. Hala ere, 30 urteko ibilbidean, 60 bat lan argitaratu ditu Aretha Franklinek, betiere gospelaren eragin nabaria duen soul musika landuz.

Arthur Kennedy, bigarren mailako aktore handia Fri, 9 Jun 2006

1940an egin zuen debuta zineman eta, 70eko amaieran erretiroa hartu zuen arte, Hollywoodeko aktore esanguratsua izan zen, batez ere bigarren mailako paperetan. Bost alditan izendatu zuten Oscar sarirako, baina ez zuen inoiz golardo preziatua lortu.

Artic Monkeys, oso ibilbide azkarra izandako taldea Fri, 19 Feb 2010

2001eko Gabonetan, Santa Klausek Sheffield-eko (Ingalaterra) aldiriko auzo berean bizi ziren Alex Turner eta Jamie Cook nerabeen desirak bete zituen: gitarra bana oparitu zien. Gazteak jo eta ke hasi ziren instrumentuak astintzen eta, hainbat hilabetez jotzen ikasten ibili ostean, Artic Monkeys rock banda osatu zuten bi ikaskiderekin batera. Urte gutxi geroago, 2006an, Erresuma Batuko disko salduenen zerrendak astindu zituzten beren lehen lanarekin, eta herrialde horretako musika industriaren sari handienak lortzeaz gain, indie rockaren ikurretako bat bilakatu ziren.