Diotenez, Psicosis filmaren zuzendariak gaztetan galdu zuen zilborra, sabelaldean ebakuntza egin ziotenean. Antza denez, operaziorako ebaketak zilborrean egin zizkioten eta, ebaketok orbaindu zirenean, zilborra desagertu egin zen. Hitchcocken zilborrari buruzko pasadizoa hain da harrigarria, ezen askok pentsatzen duela hiri-kondaira dela. Baina, zinegile honen bizitzan egiazkoak diren eta hiri-kondairak diruditen beste hainbat xehetasun daude. Adibidez, berarekin lan egiten zuten emakumezko aktore politei tratu txar psikologikoak ematen zizkien, beraiekin sexu harremanak izan nahi zituelako eta bazekielako, bere fisikoarekin ez zuela inoiz lortuko. Beste xehetasun kezkagarri bat: Hitchcock itotzearekin obsesionatuta zegoen. Bere 17 pelikulatan itotzeak azaltzen dira. Suspensearen Magoak aitortu zuen berak gustokoen zuen hiltzeko modua zela. Gainera, zinegilea sarritan azaltzen zen argazkietan norbait itotzen ari zenarena egiten, baita familiako argazkietan ere!
Penelope Cruz eta Adrien Brody aktoreak Alcoyn (Alacant) egon dira Manolete pelikularen eszena batzuk grabatzen. Toreatzailearen eta Lupe Sinoren arteko erlazioa kontatzen da filmean, Menno Meyersen zuzendaritzapean eta ekoizlea Andres Vicente Gomez dela. Lavapies auzoa (Madril) Alcoyko erdigunea izango da eta horretarako, 120 lagun (teknikoak, arotzak, argiztatzaileak) baino gehiago egon dira lanean. Juan Echanove, Santiago Segura, Josep Linues, Ann Mitchell eta aktoreen zerrenda osatzen duten gainerako guztiak ere Alacanten egon dira.
Amoroto, Mendexa eta Zierbena dira joan den urtean zarama gehien birziklatu zuten herriak. Aitzitik, Zeberio, Ortuella eta Orduña dira gutxien birziklatzen dutenak. Bizkaiko Foru Aldundiaren arabera, Amorotoko 365 biztanletako bakoitzak 3,28 kilo paper, kartoi, beira, pila eta plastiko birziklatu zituen iaz, 42.000 kilo guztira. Amorotoko datuak oso onak dira, beste herrien bataz bestekoa 1,08 kilokoa baita.
Harri, Orri, Ar Txapelketaren bigarren edizioa ospatuko dute Andosillan irailaren 8an. Txapelketaren berezitasuna hau da: galdutako partida bakoitzeko tekila txupito bana edan beharko du partehartzaileak. Lehendabizi partehartzaileen artean anaiarteko afaria egin ohi dute eta ondoren norgehiagoka hasten da. Antolatzaileek txapelketan zehar sortzen den giro ona azpimarratu dute.
Casino Royale filmeko Bond neska izan daiteke 31 urteko aktorea. Urtarrilean hasiko dute Pragan pelikularen filmazioa, eta Daniel Craig izango da James Bond berria. Vesper Lynd espioi errusiar baten papera egin dezake Joliek Casino Royale-n.