Paul Newmanek elkarrizketak gorrotatzen dituela
Fri, 28 May 2004Paul Newmanek, Hitchcockek bezala, elkarrizketak gorrotatzen dituenez, asmatutako pasadizoak kontatzen ditu. Elkarrizketa batean, aktoreak zineman egindako lehenengo antzezlanak, film pornografikoetan izan zirela esan zuen.
Haragi dardartia filmatzen ari zirela Pedro Almodovarrek Jorge Sanz kaleratu zuela
Thu, 1 Apr 2004Jorge Sanzen kaleratzea nahiko bitxia izan zen. Pedro Almodovarren Haragi dardartia filma egiten hiru egun besterik ez zeramatzala kaleratu zuten. Bi hilabete igaro zituen aktoreak bere papera prestatzen, eta lanean hasi zenean, zuzendariari bere antzezteko modua gustatu ez, eta kaleratu egin zuten. Liberto Rabalek egin zuen azkenean bere papera, baina Jorge Sanzek soldatako 10 milioi pezetak oso-osorik irabazi zituen.
In Touch aldizkariko edizio alemaniarrari eskainitako elkarrizketa batean esan zuenez, aktoreak "oso gogoko du emakumez janztea". Baina Clooneyk arazo bat dauka "trabestitzean": zaila egiten zaio takoizko zapatak aurkitzea, "ez luke harritu behar, izan ere, 44 zenbakia daukat". Hala ere, hau ez da aktorearen bitxikeria bakarra, txerri vietnamdar batekin bizi eta lo egiten baitzuen bere bizitzako emakumea aurkitu zuen arte. Nahiz eta emakumezkoen arroparenganako zaletasuna duen, modagatiko ardura eza azaltzen du; bere fisikoari arreta gehiago eskaintzen dio, ileari bereziki, "soilguneak ager daitezen ekiditeko".
Inoiz ez da bertan behera geratu Oscar sarien zeremonia, ez Bigarren Mundu Gerrak, ez Vietnamekoak, ezta Golkoko bi gerrek ere ezin izan dute Oscarrekin. Hala ere, sari banaketa hiru aldiz atzeratu behar izan da historian zehar. Lehen atzerapena 1938an gertatu zen, Los Angelesen izan ziren uholde handiak zirela eta astebete beranduago egin zen jaia. Bigarren aldiz 1968an atzeratu ziren Oscarrak, Martin Luther Kingen hilketagatik. Oscarrak banatu behar ziren egun berean egin ziren hiletak eta horregatik bi egun beranduago burutu zen jaialdia. Eta hirugarrenez 1981an atzeratu ziren, Ronald Reagan presidentea hiltzen saiatu ziren Oscarrak banatzeko jarrita zegoen egun ofizialean. Kasu honetan hogeita lau ordu atzeratu zen Oscarren sari-banaketa.
Robert De Niro aktoreak oso fama txarra du langile talde berezi batean: Los Angeleseko limusina gidarien artean, hain zuzen ere. Izan ere, gidariok kexu dira De Niro pelikularen baten estreinaldira edo festetara eraman behar duten bakoitzean aktoreak ez duelako inoiz eskupekorik uzten. Gidariotako asko mexikarrak dira edo gazteleraz hitz egiten dute, eta horregatik ezizena jarri diote De Nirori. "Robert Di Nero" deitzen diote, baita "Robert No Di Nero" ere. Izan ere, dolar bat emateko eskatzen baldin badiote ez du xentimorik ere ematen!.