Piratas del Caribe: en el fin del mundo gidoirik gabe hasi zirela errodatzen Fri, 22 Jun 2007

Piraten abenturen hirugarren zatia bigarrenarekin batera, Piratas del Caribe: el cofre del hombre muerto, errodatu zuten baina ez zeukan oraindik behin betiko gidoirik. Gastuak gutxitzeko egin zuten horrela, bigarren zatirako eraikita zeuden dekoratuak erabiliz. Eta gainera, errodajearen lekura beste bidaia bat egin beharrik ez zuten izan. Horrela, Piratas del Caribe: en el fin del mundo filma egiten hasi zirenean gidoia amaitzeko zegoen eta inork ez zekien nola bukatuko zen hirugarren zatia.

Star Wars III izan dela Estatuan 2005.ean diru gehien bildu duen pelikula Fri, 30 Jun 2006

Star Wars, Episode III: Revenge of the Sith George Lucasen filma Estatuan 2005.ean diru gehien bildu zuen pelikula izan zen. Torrente 3: el protector, Harry Potter y el caliz de fuego, La guerra de los mundos eta Madagascar lanak daude atzetik. Estatuan egindako filmei dagokienez, aipatzekoak dira El reino de los cielos, Princesas, El penalti mas largo del mundo eta 7 virgenes arrakastatsuak.

Eramos pocos Borja Cobeagaren lana Oscarraren bila joango dela Fri, 12 Jan 2007

Eramos pocos Borja Cobeaga euskal zuzendariaren film laburra Oscar sari bat irabazteko lehian dago, Hollywoodeko Zinema Akademiak aukeratuta. Hamar lan aukeratu dituzte dagoeneko, eta bostek izango dute azkenik saria eskuratzeko aukera. Eramos pocos filmak 15 minutuko iraupena du, eta Sergio Barrejonekin batera idatzi zuen Cobeagak. Aita-seme batzuen istorioa kontatzen du: Emazteak utzi eta gero, Joaquinek, semearen laguntzarekin, amaginarreba zaharren egoitzatik ateratzea erabaki du etxeko lanak egin ditzan.

Dzoosotoya Elisen basamortuan dagoen Sin Kiang, munduan itsasotik urrutien dagoen lekua dela

Thu, 1 Apr 2004

Dzoosotoya Elisen basamortuan dagoen Sin Kiang, munduan itsasotik urrutien dagoen lekua da. Sin Kiang itsasotik 2.648 kilometrotara dago. Espainian berriz, itsasotik urrutien dagoen herria Toledon dagoen Nombela da. Nombelak hondartzarik gertuena 364 kilometrotara dauka.

Munduko zuhaitzik zaharrena Tenerifeko uhartearen Icod de los Vinos herritxoan dagoela

Fri, 23 Apr 2004

Zuhaitza drago (Dracaena drago) bat da eta 16,7 metroko altuera du. Zuhaitzaren adinaren inguruan ez dago adostasunik, baina adituek diotenez 7.000 urte baino gehiago ditu.