Anaitasuna Kirol eta Kultura Elkartea Guiness Errekor berria jartzen saiatu zen abuztuaren 27an, Txiki Eguna aitzaki hartuta. Horretarako, hondartzako 25.000 baloirekin bete zuten igerileku olinpikoa. Baloiak Frigo izozkien markak jarri zituen. Anaitasunak 100 laguntzaile baino gehiago izan ditu. Azken egunetan lan asko egin zuten baloiak puzten. Baloiak azkarrago puztu ahal izateko, boluntario horiek hamaika aho dituen konpresorea erabili zuten.
260 bikote ezkondu dira egunotan Peruko hiriburuko tren elektrikoan guztiek batera, orduko 80 kilometrotara ospatu zen zeremonian. Lima hegoaldeko San Juan de Miraflores barrutiko udalak antolatutako ezkontza horrekin Errekorren Guiness liburuan sartzea lortu nahi dute, higitzen ari den trenean ospatzen den ezkontza handiena bezala. Bikoteak tren elektrikoko bagoietan zihoazen eta herriko alkatearen hitzak entzun eta bozgorailuaren bitartez eman zuten baietza.
Lau ordu iraun zituen ispilatze batek -ez da ohikoa horren luzeak izatea- erabat harrituta utzi ditu milaka lagun asteburu honetan Penglai hirian, Txina mendebaldean. Hiri hori oso ezaguna da fenomeno optiko horiek gertatzen direlako bertan, baina oraingoa oso berezia izan zen. Izan ere, milaka turistak eta herritarrek existitzen ez zen hiri bat ikusi zuten, etxe orratzekin, kaleekin, autoekin, pertsonekin... lau orduz. Informazio ofizialaren arabera, inguru horretan euria egin zuen bi egunez jarraian eta giroan izugarrizko hezetasuna zegoen. Gero, beroa hastean, espejismoa edo ispilatzea sortu zen. Urtero milaka turista joaten dira garai honetan Penglai ingurura fenomeno optiko bitxi horretaz gozatzera.
Israelgo hizkuntza ofiziala aukeratu da zineko ogro ospetsuena izendatzeko, eta ez da harritzekoa: Shrek filmea egin duen Dreamworks produkzio-etxeko buruzagiak, juduak dira jatorriz.
Britainiar Zinema eta Telebista Akademiak Afghan Star dokumentala aurkeztu du, arabiar hizkuntzetan (pastún eta dari) filmatua gehienbat. Filmak dokumentalari izena ematen dion programako (Afganistaneko Operación Triunfo moduko bat) lau lehiakideen gorabeherak jarraitzen ditu,. Orain arte, Hollywoodeko Akademiak ez zuen onartzen ordezkatzen duten herrialdearen hizkuntza ofizialean eginak ez dauden pelikularik aurkeztea. Escondido (Caché), alemaneraz filmatua eta Austriaren hautagaia eta Domicilio privado (Private), hebreeraz eginda eta Italia ordezkatuz ditugu adibidetzat. Havana Markingek zuzendutako Afghan Starek kritika bikainak jaso ditu eta Utahko (AEB) Sundance Zinemaldian bi sari irabazi zituen, Dokumentalen Zuzendari Onenaren Saria eta Publikoaren Dokumental Onenaren Saria.