Bollywoodek Casablanca film klasikoaren bertsio bat egingo duela Fri, 17 Aug 2007

Bollywoodek, Indiako zinemaren mekak (AEBtako Hollywooden parekoa), Casablanca zinemaren historiako klasikorik handienetarikoaren bertsio propioa izango du. Michaesl Curtizen maisulana egokituko duena Rajeev Nath zuzendari indiarra izango da. 40ko hamarkadako klasikoaren errespetuzko omenaldia izango dela ziurtatu du zuzendariak. Hori bai, Bollywodeko remake honek bere berezitasunak izango ditu, istorioa ez da, jatorrizko filmean gertatzen zen moduan, Bigarren Mundu Gerran kokatuko, Sri Lankako gerran baizik. Eta Rick, Humphrey Bogart aktoreak antzeztu zuen pertsonaia, diplomatiko indiar bat izango da. "Nire lana lan originalari omenaldia izango da", baieztatu du zuzendariak. Bogar eta Ingrid Bergmanen egiten zituzten pertsonaiak antzezteko Bollywoden oso ezagunak diren bi aktore aukeratu ditu: Suresh Gopi eta Mandira Bedi.

Brad Pittek 2 milioi dolar irabazi dituela azken pelikulan ipurdia erakusteagatik Mon, 8 Nov 2004

Mr. & Mrs. Smith da Brad Pitten eta Angelina Jolieren azken pelikularen izena. Ezkondurik dauden soldatapeko hiltzaile batzuen istorioa kontatzen du filmak, eta batek bestea hil behar du. Pittez gain, Angelina Joliek ere bere protagonismoa izango du; izan ere, aktoreak beste bi milioi dolar irabazi ditu, bere soldata kontuan izan barik, biluzik agertzeagatik.

Brad Pitt banpiro izan daitekeela Thu, 7 Jan 2010

Pelikula Dracula filmaren bertsio berri bat izango litzateke, eta Crepusculo saga ekoiztu duen Summit Entertaiment estudioak produzituko du. Gidoia Charlie Hunnam aktorearen esku dago, Gizakien seme-alabak eta Cold Mountain ere idatzi dituena. Valaquia Vlad Tepes printzearen historian dago oinarrituta, Bram Stoker Dracula idaztera inspiratu ziona. Antonio Mandlerrek zuzenduko luke, The Killers, Eminem eta Rihannarekin lan egin duen bideoklipen zuzendari honek. Pitt banpiro moduan bere lehenengo sarraldia Tom Cruise eta Kirsten Dunstekin batera egin zuen Banpiroarekin elkarrizketa pelikulan ikusi zutenek, aktore estatubatuarraren letaginez berriro gozatu ahal izango dute.

Brad Pittek agur esango diola zinemari oraingoz Frank Gehry arkitektoarekin lan egiteko Mon, 30 May 2005

Brad Pitt aktoreak zinema utzi du mementoz Frank Gehry arkitekto kanadarrarekin 300 milioi euroko proiektu batean lan egiteko. 41 urte ditu Pittek, eta The Guardian egunkari britaniarrak adierazi duenez, Guggenheim Bilbao museoaren egilearekin Brighton eta Hove hirietan egingo duen egitasmo batean hartuko du parte. Jatetxe bat eta atiko bat egiteko proiektuan hartuko du parte aktore famatuak. Brighton eta Hove kostaldetik lotzen dituen pasealekua berriztuko du Gehryk.

Brad Pittek eta George Clooneyk, argizarizkoak izanda ere, pizten dutela grina Fri, 23 Nov 2007

Hori baieztatu ahal izan dute Londreseko Madame Tussauds museoan, jarraitzaile sutsuegiek kaltetutako bi aktore ospetsuen estatuak konpondu behar izan badituzte bertako langileek. Hezur eta haragizko Brad Pittek eta George Clooney ez ezik, argizarizkoek ere pizten dute grina: Pitten ipurdian jarraitzaileek egindako atximurkaden markak aurkitu dituzte eta Clooneyren masailean, berriz, ezpainetako margoen aztarnak. Museo ezagunaren bozeramalearen esanetan, jarraitzaileek Hollywoodeko bi aktoreen estatuak inguratu zituzten, "argazkiak egiteko musuak eman eta ukitu egin zituzten".