"Amelie"-k The Da Vinci Code pelikulan egingo duela lan Tue, 25 Jan 2005

Amelie Poulain filmean ezagun egin zen Audrey Tautou aktore frantziarrak The Da Vinci Code pelikulan egingo du lan Ron Howard zuzendariak adierazi duenaren arabera. Filmazioa martxoan hasiko da eta protagonistarena egingo du Taulouk.

"El coche fantastico" 150 dolarretan dagoela salgai Fri, 13 Apr 2007

David Hasselhoff aktorea El coche fantastico telesailarekin egin zen ezagun 80ko hamarkadan, baina benetako protagonista da, lau gurpilduna, orain Kalifornian salgai jarri dutena. 1982ko Pontiac TransAm beltza da, telesaila egiteko erabili zuten lau autoetako bat. Ibilgailu hitzontzia, jakintsua eta azkarra zen KITT. 149.995 dolarretan dago salgai eta irudi futurista ematen zioten argiak eta botoiak ditu oraindik, hitz egiteko gaitasuna eta gaizkileak harrapatzeko trebetasuna, ordea, ez, horiek gidoiaren kontuak baitziren. 3.851 kilometro ditu, itzulipurdiak egiteko balazta eta baita telebista monitore bi ere barruan.

"Sukaldatua izan eta gero abestu zuen oiloa" bere oilategira itzuli dela Fri, 1 Aug 2008

Santo Domingo de la Calzadako katedralak bere apopilo bitxiak hartuko ditu berriz. Tenplu gotikoan egindako berriztatze obren ondorioz, hegaztiak kanpoan egon dira bi hilabetez. Antonio Rojasek 25 urtez zaindu ditu mirari famatuko oiloa eta oilarra; baina bere heriotza eta gero, familiak Santuaren Kofradiari eman zion haztegia. Egungo zaintzaileak inkubagailu makina bat lortu du txita zurien biziraupena ziurtatzeko. Bikoteak aldatu egiten dira astero edo bi astero, batetik, kaiolan egoteak suposatzen duen estresa ekiditeko, eta, bestetik, katedraletan izan ohi den hotzak fisikoki kaltetu ez ditzan.

Elantxoben autobusek bira emateko plataforma dutela? Fri, 10 Sep 2004
Portua babesten duen mendi magalean eskegita balego bezala agertzen da Elantxobeko herria itsasora begira. Herrira, autoz edota garrai publikoan hel daiteke.Autobuses bidaia oso polita izan liteke, batez ere, ibilbidearen bukaeran. Elantxobeko plaza oso txiki-txikia da, bertara heltzen diren autobusek ezin dezakete gainerako lekuetan bezala buelta eman. Horregatik, autobusek buelta emateko plataforma mekanikoa dago, munduan existitzen den leku bakarrenetarikoa da horrelako sistema duena. Beraz, herriak duen xarmangarritasunagatik ezezik, bitxikeria horrexek ere aparteko leku bihurtzen dute Elantxobe.