"Sukaldatua izan eta gero abestu zuen oiloa" bere oilategira itzuli dela
Santo Domingo de la Calzadako katedralak bere apopilo bitxiak hartuko ditu berriz. Tenplu gotikoan egindako berriztatze obren ondorioz, hegaztiak kanpoan egon dira bi hilabetez. Antonio Rojasek 25 urtez zaindu ditu mirari famatuko oiloa eta oilarra; baina bere heriotza eta gero, familiak Santuaren Kofradiari eman zion haztegia. Egungo zaintzaileak inkubagailu makina bat lortu du txita zurien biziraupena ziurtatzeko. Bikoteak aldatu egiten dira astero edo bi astero, batetik, kaiolan egoteak suposatzen duen estresa ekiditeko, eta, bestetik, katedraletan izan ohi den hotzak fisikoki kaltetu ez ditzan.