Bigarren Mundu Gerran parte hartzeko AEBetako ejertzitora sartu zen aktore ezagunak La gran evasion (1963), Doce del patibulo (1967) eta Death Wish bildumako pelikuletan egin zuen lan, besteak beste. Gainera, Extraño vinculo de sangre (1991) Sean Pennek zuzendutako lehen filmaren protagonista izan zen.
Charles Bronson (bere benetako izena Charles Buchinsky zen) 1921.eko azaroaren 3an jaio zen Ehrenfielden (Pennsylvania). AEBetako ejertzitora sartu zen Bigarren Mundu Gerran parte hartzeko, eta gerran zegoen bitartean aktore lanetan hasi zen. 40ko hamarkadaren erdialdean artea ikasi zuen Philadelphian, eta esparru horretan egin zuen lehen lana antzezlanetarako dekoratuak margotzea izan zen. Beranduago antzezteari ekin zion eta New Yorkeko Pasadena Playhousen sartu zen. 1949. urtean, gainera, Harriet Tendlerekin ezkondu zen.
Bi urte geroago pantaila handian egin zuen debuta El poder invisible (1951) eta El caso O´Hara (1951) filmetan. Urte horietan La impetuosa (1952), Los crimenes del museo de cera (1953), Apache (1954), Vera Cruz (1954), Tambores de guerra (1954), Jubal (1956), Machine Gun Kelly (1958) eta Cuando hierve la sangre (1958) pelikuletan ere egin zuen lan, eta zinemaren munduan finkatu zen.
60ko hamarkadako lanen ondorioz aktore ezagun bilakatu zen Bronson. Garai hartakoak dira, besteak beste, Los siete magnificos (1960), El amo del mundo (1961), Los valientes andan solos (1962), Piso de lona (1962), Cuatro tios de Texas (1963), La gran evasion (1963), Castillos en la arena (1965), Propiedad condenada (1966), Doce del patibulo (1967), Adios, amigo (1968) eta Hasta que llego su hora (1968) pelikulak.
Harriet Tendler aktorearengandik banandu ondoren Jill Ireland ezagutu zuen Villa Cabalga (1968) pelikula filmatzen ari zirenean. 1969.ean ezkondu ziren elkarrekin, eta hainbat filmetan egin zuten bat. Besteak beste, El pasajero de la lluvia (1970), Alguien detras de la puerta (1971), Ciudad violenta (1971), Los compañeros del Diablos (1971), Chato el apache (1972), Friamente... sin motivos personales (1972), Los secretos de la Cosa Nostra (1972), Caballos salvajes (1973), Fuga suicida (1975), El luchador (1975), Nevada Express (1976), Sucedio entre las 12 y las 3 (1976), Amor y balas (1979), Yo soy la justicia (1982) eta Assassination (1986) pelikuletan Tendlerrek eta Bronsonek elkarrekin egin zuten lan.
Bronsonen bigarren emaztea 1990.eko maiatzean hil zen minbizi baten ondorioz, elkarrekin 22 urte egon ondoren. Hirugarren aldiz ere ezkondu zen aktorea, Kim Weeksekin 1998. urtean.
El pasajero de la lluvia (1970), El luchador (1975) eta Sucedio entre las 12 y las 2 (1976) izan ziren 70 eta 80ko hamarkadetako aktorearen film onenak. Gainera, Death Wish serieko filmak oso ezagunak izan ziren: El justiciero de la ciudad (1974), Yo soy la justicia (1981), El justiciero de la noche (1984), Yo soy la justicia II (1987) eta Death Wish 5: The Face of Death (1994) hain zuzen.
Lan horiez gain, Death Wish seriearen antzeko telefilmak eta akziozko pelikulak egin zituen Charles Bronsonek. Beste batzuen artean, aipatzekoak dira La ley de Murphy (1986), Mensajero de la muerte (1988) eta Kinjite (Prohibido en Occidente) (1989). Bere azken lanetako bat Extraño vinculo de sangre (1991) Sean Pennek zuzendu zuen lehen filma izan zen.
2003ko udan hil zen Bronson pneumonia baten ondorioz. 81 urte zituen aktoreak.