Itzuli orri osora
Gerra-zinema eta bere klasikoak II
jue, 18 ago 2005 18:24:00 +0200

Garrantzitsutzat jotzen diren gertaera historikoei buruzko kontuak lantzen dituzte gerra-zinemako pelikulek. Askotan, ikuspegi zehatz bat kontuan hartuta egiten dituzte, baina baita aipamen soil gisa ere, eta oroitzapenezko pelikulak ere ezagunak dira. Bigarren Mundu Gerran, jada, herrialde askok zinema zerabilten herritarrei gatazkaren egoera zein zen jakinarazteko. Gainera, Ameriketako Estatu Batuetan (AEB) Hollywoodeko industriaren ahalmena erabiltzen hasi ziren publizitatea egiteko.

Genero honetako zuzendari garrantzitsuenetako bat Sergei Mikhailovich Eisenstein (1898-1948) izan zen. Greba (Stachka, 1924) izan zen bere lehen filma, eta pelikula hori egiten ari zen bitartean iraultzaren hasierari buruzko oroitzapenezko pelikula egitea agindu zioten. Agindutako hori Potemkin korazatua izeneko maisulana izan zen.

Eisensteinen ustez, Nina Agadzhanova-Shutkoren "1905" Urriko Iraultzari buruzko gidoian oinarrituta zegoelako zuen horrenbesteko indarra Potemkin korazatua-k.

Mende hasieran Errusian bizi zen atsekabea eta errebolta islatzen zuen ontzian izan zen matxinadaren sekuentziak, eta "1905" izeneko proiektua bertan behera geratu zen, Potemkin korazatua pelikula ezaguna filmatu zelarik.

Beranduago Urria (Oktiabr, 1927) filmatu zuen, Mundua ukitu zuten hamar egun John Reeden eleberrian oinarrituta. 1917. urteko gertaerak berreraiki zituen pelikulan Eisensteinek, eta zinemaren teoriak era bikainean ezarri zituen. Hala ere, zentsurarekin arazoak izan zituen filmak kontatzen zuena ez zetorrelako bat Partidu Komunistak zuen bertsioarekin.

Zinemaren historian gerren inguruko hainbat eta hainbat pelikula filmatu dira. AEBetako Sezesio-gerran oinarrituta, besteak beste, Unconquered (Cecil B. DeMille, 1947), The Red Badge of Courage (John Huston, 1951) eta Two Rode Together (John Ford, 1962) aipatu daitezke.

Lehen Mundu Gerra ere protagonista izan da urte askotan zehar zineman: All Quiet on the Western Front (Lewis Milestone, 1930), Los angeles del infierno (Howard Hughes, 1930), The Lost Patrol (John Ford, 1934), La grande illusion (Jean Renoir, 1937), Paths of Glory (Stanley Kubrick, 1957) eta Von Richthofen and Brown (AKA The Red Baron) (Roger Corman, 1971) dira aipagarrienak.

Azkenik, Bigarren Mundu Gerra eta Vietnamgo Gerra askotan aztertu dituzte pelikuletan. Aipagarrienak ondorengo hauek dira: The Bridge on the river Kwai (David Lean, 1957), This Earth is Mine (Jean Renoir, 1943), The Longest Day (Andrew Marton eta Bernhard Wicki, 1962), Judgment at Nuremberg? (Stanley Kramer, 1960), Born on the Fourth of July (Oliver Stone, 1989), Apocalypse Now (F. F. Coppola, 1979), Platoon (Oliver Stone, 1986) eta Full metal jacket (Stanley Kubrick, 1987).

Pelikula berrienen artean Heaven & Earth (Oliver Stone, 1993), Schindler´s List (S. Spielberg, 1993), The Thin Red Line (Terence Malick, 1998) eta Saving private Ryan (S. Spielberg, 1998) aurki ditzakegu, besteak beste.